Literaturia

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2009-06-08 12:27

Literaturiak esan deusku bera askotarikoa dala: ahozkoa, idatzizkoa, bertokoa, unibersala, itzulitakoa, irudiakaz hornidutakoa, musikeak lagundutakoa, eskuz egindakoa, makinaz idatzitakoa, batuan idatzitakoa, lapurteraz iskiriatutakoa, adituentzakoa, umeentzakoa, helduentzakoa, abenturazaleentzakoa, maitaleentzakoa, blogzaleentzakoa...

Etorri da Literaturea atzera be Larrabetzura eta Literaturia izena daukala aitatu deusku. Eskutik ekarri deuskuz idazleak, eskolako gaztetxuak, irakurleak, irakasleak, liburu saltzaileak, antzezleak, musikariak eta alkar batu mahainguruetan, herriko plazan, gaztetxean, herriko tabernetan, kalean, plazan.

Literaturiak esan deusku umeak ez dirala kokoloak, nagusiek baino ahalmen handiagoa daukiela bera altzoan hartzeko, eta gauza errazak idaztea irakasleentzat egiten dala, umeentzat baino gehiago.

Literaturiak esan deusku (Koldo Izagirreren berbetan) haur literaturea askatasun handiko eremua dala, haurra hondatu bako ispiritua dala eta belaki batek lez dana xurgatzen dauela, infinitua dala gaztetxuak prozesatzeko daukan gaitasuna, surrealismoa helduek baino hobeto ulertzen dauela (eta nostalgiaz begiratzen doguzan umetako irudi surrealistak ipini ditu mahai ganean). Literaturiak esan deusku errealismoaren gurdibidean geuk ipinten doguzala gure seme alabak.

Literaturiak esan deusku eskoletako liburutegiak zigor-gelak dirala, literatura planak falta dirala gurean, hizkuntza-helburuetarako ibilten dabela sormenerako, interpretazinorako, giza-garapenerako… baino gehiago.

Literaturiak esan deusku bera askotarikoa dala: ahozkoa, idatzizkoa, bertokoa, unibersala, itzulitakoa, irudiakaz hornidutakoa, musikeak lagundutakoa, eskuz egindakoa, makinaz idatzitakoa, batuan idatzitakoa, lapurteraz iskiriatutakoa, adituentzakoa, umeentzakoa, helduentzakoa, abenturazaleentzakoa, maitaleentzakoa, blogzaleentzakoa...

Literaturia gu alkartzera etorri da Larrabetzura, baina etorri lez joan da, datorren urtera arte, eta agur legez, literatura zaleek halan gura badabe behintzat, datorren urtean be etorriko dala kontau deusku.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu