Irakurtea
2009-05-25 11:20 Bestelako eginbeharrak zirala eta, aspaldiko partez tartea egin deutsat irakurketeari asteon. Tarte egin deutset liburu biri: Literatura Unibertsala bildumako Buffalinoren Gaueko Gezurrak, eta Sepulvedaren Un viejo que leÃa novelas de amor. Durangoko liburu eta diskoen azokan erositakoa zan aitatu dodan lehenengoa, eta beitu ez bada denporea joan! Tartea egin deutsat baita be irakurketearen inguruko sozializazinoari, hilean baten izaten dogun Literatura eskoleari hain zuzen be. Eta indarbarritu egin nabe, liburuek, eskolak eta han jasotako ziten barriek. Laster daukaguz Literaturia (Larrabetzuko azokea), Poesia erotikoaren jardunaldiak Bermeon, eta Eako poesia egunak. Egunokaz irakurketearen ganean idatzi gura neban, eta irakurketea zer dan azaldu. Halan da be, ez dot berba egokirik topau, eze irakurketea  izan lei bidaia, gogoetea, denpora pasa, ikasteko atxakia, pasinoa… Ez dot berba egokirik topau eta ez dot asmau liburu bat amaitu, apalean itxi eta irakurri bakoen artean hurrengoa aukeratuteak emoten dauen plazerraren deskripzinoa egiten. Hatan be, irakurten nengoala, pasarte eder honegaz amaitu neban aitatu bigarren liburua:(…) cortó de un machetazo una gruesa rama, y apoyado en ella se echó a andar en pos de El Idilio, de su choza, y de sus novelas que hablaban del amor con palabras tan hermosas que a veces le hacÃan olvidar la barbarie humana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!