Mainoso halangoa!

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2009-05-18 12:10 Kexa baino ez daukazu, mainoso halangoa! Egun osoa emoten dozu aieneka, murrika. Bada, ondokoa ernegau eragiten dozu! Zelan zagoz? itauntzen deutsuenean nekatuta zagozala erantzuten dozu, ez daukazula ezertarako tarterik, zure planak besteek hondatu dituela, beharragaz ezin dozula, ingurukoen buruhausteek aspertzen zaituela… Egundo be ez zagoz pozik, danak dauka pegaren bat, ez zagoz ezegaz konforme, ez zagoz inogaz ados, ez daukazu berba onik inorentzako eta inorengaitik, dendariek be txarto hartzen ei zaitue (ez deust estrainetan, iminten dozuzan arpegikerak iminita, baina tirozu ba). Duda barik, mundu-konspirazino bat dago zure kontra, ezta? Ez daukazu pozten zaituan ezer, ala? Munduari barrez begiratzen deutsonari baino ez deutso harek laztan egiten. Ez zaitez hain ezatsegin eta gozakatxa izan! Ez dozu kexatzea baino gauza hoberik egiteko? Izan be, abrosidu egiten gaituzu, eta zu frustratu hutsa zara!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu