Esakuneak

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2009-05-11 12:34 Aspaldian Berba probak preparetan ibili gara Mungian. Bizkaie!-n be emon izan da horren barri. Esaera zaharren txapelketea da Berba Probak. Sopelan urteetan egin da, eta Mungian IV. edizinoa izan da aurtengoa. Sano polita da ekimena, eta beste herri batzutako taldeak parte hartzen eta euren herrietan ekimena zabaltzen animau gura neukez. Asko dira esaera zaharrak batzeko moduak, baina politena eta zuzenena jenteak darabilzanak entzunaz batzea da. Holan egin eban lagun batek lehengoan, eta datorren urteko zerrendarako gorde dagidan emailez bialdu eustan: “Gorputza berez da alperra, eta norbera be alperra izanez gero, alper bi bata besten ganen”. Bloga be era bat izan leike esakuneak jasoteko, zergaitik ez. Nire gustukoen artean, hauxe: “Behin erremangata beren, kaka bernen”. Zein dozue, irakurleok, gustukoena esakeren artean? Idatzi egizue, datorren urteko zerrendarako gordeko doguz danak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu