Turista nabarmenak
2009-04-27 10:38 Denpora gitxi joan da Aste Santuko oporrak joan ziranetik, eta laster dator maiatzaren bateko zubia. Askok olgauko eben, eta olgauko dabe, aeroportuetan, hango hori eta karraderan datorren beste ha zein herrialdetakoa izango ete dan asmetan. Izan be, itxurak pertsonea nondik datorren jakiteko zidurriak emoten dauz. Itxureak ez ezik darabilgun ahots tonua eta hizkuntza bera be jatorriaren adierazle dira. Fijatu zarie inoz espainiarrak eta italiarrak entzun egiten dirala ikusi baino lehenago? Eta txinatarrak, ostera, ikusi egiten direla, eta ostean, barriz, entzun? Neuk be holakoetara olgaten dot aeroportuetan. Eta espainolak nabarmen-nabarmen gidari ingelesdunari espainolez beren galderari erantzuteko eskatzen deutsienean, ezikusiarena egiten dot, espainola nazenik ez dagien uste gainerantzeko bidaiariek. Ez dot gura izaten “panderetak†eta “spagetiniak†diran besteko nabarmen agertu munduan zehar. Baina, halan da be itxureak-edo gastigua dakarzt, antza: Holandan zehar nabilela, berbarako, bertakotu guran gidan ikasi legez ik wil graag een thee und twee bier eskatuta, zerbitzariak atoan dinoztalako okey, un te y dos cervezas espainiakoa ez dan bestelango azentukeragaz. Mekauen riau!!! Nik bertako hizkuntzan adierazo gura, identitaterik barik agertu gura, eta espainola ei nazela gogoratu deustie atzera be. Gauza batzuk aldatzea gatxa da sano! “Panderetak†diran besteko nabarmena ez naz izango, ezta? Espero dot azentuagaitik nabaritu izana espainolez ere hitz egiten dodala…Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!