Literatura, kazetaritza, kazetatura...
2009-04-17 11:16 Ez dot egundo egunerokorik idatzi, inork topau eta irakurriko ebalakoan, beharbada. Blog-ak beti lotu izan dodaz egunerokoakaz, eta ez dot bizi izan nazen artean blogik euki, gaur arte. Daukadazan esperientzia eta ikasketa apurreri esker, dana dala, badakit bloga literatura edo kazetaritza egiteko modu bat be badala, edo kazetatura egiteko modu bat… ildo horreri jarraituko deutsat hemen. Koadernoa beti eroaten dot aldean, eta han-hemen idazten dodaz gauzatxuak, hau koadernoko apunteak garbira pasetako modua izan leiteke. Hala eta guztiz be, badaezpada, ez egizuez hemen joango diran danak sinistu... egileak beti ipinten dau beretik, baina sortzailea dan ezkero, asmatzailea be bada askotan...Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!