Antonio Zavala (1928-2009)

Jabier Kaltzakorta 2009-01-12 17:45   Euskerea berbagai

Urtarrilaren bian hil da, larogeita bat urte egin aurretxoan, Antonio Zavala josulaguna. Heriotzak herri literaturako euskal beharginik handienetariko bat eroan deuskula badinogu, ez deutsagu egiari zor jakon duintasuna emoten. Handienetariko bat esatea, kasu honetan, injustizia txiki bat dala deretxat, inoiz euki dogun beharginik handiena eta nekagatxena dalako Antonio Zavala.