Voltaire eta euskaldunak

Henrike Knorr Bizkaie K Bizkaierara Moldatua 2007-02-23 01:00   Kulturea

Noiz eta zelan entzun eban Voltairek gure Herriaren barri? Ez dakigu. Oro-irakurle nekagatxa izanik, bidaiazale handia eta, batez be, gizon argia, liburu batean edo bestean, edo bere bidaietan, etorri jakon ezaguera hori, betiere Boiardo (1434-1494) eta Ariosto (1474-1533) italiar poeten Orlando (hots, Errrolan) heroiaren ibilerak gogoan.