Euskerazko hedabideek erakundeen konpromisoa behar dabe
2011-12-02 10:03Euskerazko hedabideen sektoreak ez dau erakunde publikoen 2012ko aurrekontu proposamenetan behar eta merezidu duaen tratamendua jasoko, ustez danen begietara sektore ezinbesteko eta estrategikoa izan arren. Horregaitik, erakundeei jentaurrean eskatzen deutsegu gaiaren garrantzia kontuan hartzeko eta aurrekontuak ahalik eta gehien egokitzeko, partidak handituz.