Zemendiak 8

THE CHRISTIANS

2025/11/08 10:02

Bilboko BBK Salan. |Musikea

BBK Music Legends zikloaren barruan. Sarrerak hemen.

GORKA URBIZU.

2025/11/08 .

Iruñean, Baluarten. |Musikea

Erosi sarrerak hemen.

Klaustro Sounds

2025/01/26 - 2025/11/23

Gasteizen, Montehermoso Kulturunean. |Musikea

'Pilar Belzunce. Retrato íntimo'.

2025/06/05 - 2026/01/31

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Pilar Belzunceren jaiotzearen mendeurrena nabarmentzen da Chillida Lekun. Eduardo Chillidaren emaztea eta bere bizitzan eta ibilbide artistikoan giltzarri izan zana. Zabalaga baserriko 5. aretoan kokatuta, Eduardo Chillidak berari eta bere zortzi seme-alabei egindako erretratuen bidez, haren garaiari aurrea hartzeko kapaz
izan zan erabagitasun handiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutarazoten ditu erakusketeak.

'Barbara Kruger: Another day. Another night'.

2025/06/23 - 2025/11/09

Bilboko Guggenheim Museoan. |Erakusketak

Barbara Kruger: Another day. Another night. aurkeztu dabe Bilbon, artisteari espainiar estaduan eskainitako lehen panoramika zabala. Asmo handiko erakusketea da, Krugerrek lau hamarkada baino gehiagotan irudien, hizkuntzearen eta boterearen inguruan egindako azterlan erradikalak batzen dituana. 

Occident aseguru etxeak babestua, Barbara Kruger: Another day. Another night. erakusketeak analisi sakona eskaintzen dau artistaren lanak —masa-komunikabideetan eta iruzkin kulturaletan sakon errotuak— aro digitalean izandako eboluzinoa aurkezteko.

'Artelekun zehar. 1987-2002'.

2025/07/04 - 2026/01/11

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Artium Museoak Euskal Herriko jardun artistikoen eta pedagogiaren arteko hartu-emonei eskainitako erakusketen hirugarren eta azken kapitulua. Arteleku prestakuntza eta produkzino-zentroaren lehenengo hamabost urteetan oinarritzen da, eta jarraipena emoten deutso Pentsatzeko leku bat (2022) izenekoak –1957 eta 1979 bitarteko hezkuntza-ekimen esperimentalak landu zituana– eta edonor, denok inor ez (2024) deitutakoak –1978 eta 1991 artean prestakuntza artistikoa instituzionalizetako izandako prozesuei buruzkoak– hasitako ikerkuntzeari.

Ordutegia: martitzenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.

Erretratua: Isabel Azkarate.