Martiak 11

Loraldia Festibala. 'Renata'. Kamikaz Kolektiboa

2025/03/11 19:30

Bilboko Arriaga Antzokian. |Antzerkia

Erosi sarrerak hemen.

Loraldia Festibala. Ikusletegia. 'RENATA'. Miren Gaztañaga

2025/03/11 18:15

Bilboko Arriaga Antzokian. |Berbaldiak

'Oraina kontakizun'. GORKA URBIZU eta ITZIAR ITUÑO

2025/03/11 19:00

Bilboko Bira Kulturgunean. |Berbaldiak

'Erdi Arotik Gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)'

2024/06/13 - 2025/04/06

Enkarterrietako Museoan. |Erakusketak

Urte beteko ikerketa-proiektuari Jesús Muñiz Petralandak eta Museoko lan taldeak ekin deutse. Holan Enkarterriko arte gotikoari buruzko lehen ikerketea da hau –Bizkaia mailan be lehenengoa dana- jatorri gotikoa daben 1270-1530 urte bitarteko 50 piezatik gora inbentariau dituelarik. Horreetatik, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Barakaldo, Alonsotegi, Gueñes, Gordexola, Zalla, Balmaseda, Galdames, Sopuerta, Artzentales eta Karrantzako baseleiza eta eleizateeako 38 pieza dagoz ikusgai erakusketan, (koadro bi, metalezko pieza bat, urregintzako pieza bi eta 33 eskultura ).

Zenbait pieza egun Euskal Museoan eta Eleiz Museoan gordeta dagoz, erakusketa honetarako itxitakoak.

Erakusketea 2025ko apirilera arte egongo da zabalik eta tarteka-marteka, jarduera eta ekitaldi ugari iragarriko ditue.

OHARRA: Egun berean Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)  liburuaren aurkezpena egingo da eta bertaratutakoei liburuaren ale bana emongo jake.

Informazino gehiago hemen.

Betiko Musika

2025/01/25 - 2025/04/05

Bilbon, Otxarkoagako Udaltegian. |Musikea

'Kirolariak'. Paulino Oribe argazkilariak egindako irudiak.

2025/01/31 - 2025/04/30

Bilbon, Ibañez de Bilbao kaleko 16an (Sabin Etxea eraikina). |Erakusketak

Euskal kirolari paralinpikoen bizipenak erakusteko erakusketea.

'Escala 1:1'. IXONE SÁDABA

2025/02/06 - 2025/04/27

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroaren erakusketea Lemoizko zentral nuklearraren ondare material, sinboliko eta politikora hurreratzeko egindasko argazki-ikerketearen emoitzea da.

Carles Guerrak komisariautako proiektu artistiko honek sarbide-politika barri bat irudikatzeko dei egiten deusku, zentralaren helburua memoriari buruzko eztabaida publiko batera edegiteko orainalditik. Ixone Sádabak lehengoratze-ariketa hau planteetan dau Lemoizko multzoko eraikuntzen zatiak benetako neurrian proiektauta.


Ezkerretik eskuinera: Ixone Sádaba artistea; Carles Guerra, komisarioa; Ianire Anaya, Giroa - Veoliako Zuzendaritza Nagusiaren albokoa; eta Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia.



Ordutegia:

Martitzenetik domekara, goizeko 11:00etatik 20:00etara