Zezeilak 8

ALKARTASUN KONTZERTUA

2025/02/08 20:00

Bilboko BBK Salan. |Musikea

La Cuadri del Hospiren aldeko kontzertu solidarioa.

ALKARTASUN KONTZERTUA

2025/02/08 20:00

Bilboko BBK Salan. |Musikea

La Cuadri del Hospiren aldeko kontzertua (Umeen minbiziaren humanizazino, sozializazino eta ikerketarako eta hezur-muinaren donazinoaren dibulgazinorako gurasoen alkartea).

Kontzertuan: besteak beste, Jon Castañeda, Akerbeltz; Aitor Gorosabel, Su Ta Gar; Agus Barandiaran, Korrontzi; Jony, Kaotiko; eta Zuriñe Hidalgo, abeslaria; Yogurinha Borova; La Txama; Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri); Itziar Ituño (Ingot); Pasion Vega; Mikel Urdangarin...

La Cuadri del Hospi

2015ean jaio zan, prozesu onkologiko batetik igaro edo pasetan egozan bost umeen guraso-talde lezgisa. Ordutik, erakunde honek minbizia daben ume eta nerabeen eta euren familien ongizatea hobetzeko lan egin dau. Laguntza-programak eta -jarduerak ditue gaixotasunean zehar babestuta sentidu daitezan eta ahalik eta zoriontsuenak izan daitezan; eta Gurutzetako Unibersidade Ospitaleko Hematologia eta Onkologia Pediatrikoko eta Etxeko Ospitalizazinoko unidadeakaz eta Biocruces Bizkaiko Osasun Ikerketako Institutuagaz alkarlanean dabiz. Horrezaz gan LCDH GUNEA sortu dabe, ospitalez kanpoko gune bat paziente horreentzat, euren familiakoentzat eta laguntzaileentzat.

'Ni un paso atras'. PINPILINPUSSIES

2025/02/08 .

Bartzelonako Sauvage Clubean |Musikea

'Erdi Arotik Gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)'

2024/06/13 - 2025/04/06

Enkarterrietako Museoan. |Erakusketak

Urte beteko ikerketa-proiektuari Jesús Muñiz Petralandak eta Museoko lan taldeak ekin deutse. Holan Enkarterriko arte gotikoari buruzko lehen ikerketea da hau –Bizkaia mailan be lehenengoa dana- jatorri gotikoa daben 1270-1530 urte bitarteko 50 piezatik gora inbentariau dituelarik. Horreetatik, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Barakaldo, Alonsotegi, Gueñes, Gordexola, Zalla, Balmaseda, Galdames, Sopuerta, Artzentales eta Karrantzako baseleiza eta eleizateeako 38 pieza dagoz ikusgai erakusketan, (koadro bi, metalezko pieza bat, urregintzako pieza bi eta 33 eskultura ).

Zenbait pieza egun Euskal Museoan eta Eleiz Museoan gordeta dagoz, erakusketa honetarako itxitakoak.

Erakusketea 2025ko apirilera arte egongo da zabalik eta tarteka-marteka, jarduera eta ekitaldi ugari iragarriko ditue.

OHARRA: Egun berean Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)  liburuaren aurkezpena egingo da eta bertaratutakoei liburuaren ale bana emongo jake.

Informazino gehiago hemen.

Betiko Musika

2025/01/25 - 2025/04/05

Biobon, Otxarkoagako Udaltegian. |Musikea

InBiGu taldeak ekingo deutso urtarrilaren 25ean Otxarkoaga Udaltegian.

InBiGu taldea 2019an sortu zan, swingetik, hot jazzetik eta ijito-sustraietatik sortutako gipsy jazz musika-estilo berezia eskaintzeko asmoz. Jazz-kanta klasikoak abesten ditue, rockaren klasiko batzuekaz eta euskal kantuakaz tartekatuta.



Informazino gehiago hemen.