Urtarrilak 20

'Erdi Arotik Gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)'

2024/06/13 - 2025/04/06

Enkarterrietako Museoan. |Erakusketak

Urte beteko ikerketa-proiektuari Jesús Muñiz Petralandak eta Museoko lan taldeak ekin deutse. Holan Enkarterriko arte gotikoari buruzko lehen ikerketea da hau –Bizkaia mailan be lehenengoa dana- jatorri gotikoa daben 1270-1530 urte bitarteko 50 piezatik gora inbentariau dituelarik. Horreetatik, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Barakaldo, Alonsotegi, Gueñes, Gordexola, Zalla, Balmaseda, Galdames, Sopuerta, Artzentales eta Karrantzako baseleiza eta eleizateeako 38 pieza dagoz ikusgai erakusketan, (koadro bi, metalezko pieza bat, urregintzako pieza bi eta 33 eskultura ).

Zenbait pieza egun Euskal Museoan eta Eleiz Museoan gordeta dagoz, erakusketa honetarako itxitakoak.

Erakusketea 2025ko apirilera arte egongo da zabalik eta tarteka-marteka, jarduera eta ekitaldi ugari iragarriko ditue.

OHARRA: Egun berean Erdi Arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin (1270-1530)  liburuaren aurkezpena egingo da eta bertaratutakoei liburuaren ale bana emongo jake.

Informazino gehiago hemen.

'Eulogy'

2024/11/21 - 2025/01/25

Donostiako Okendo Kultur Etxean. |Erakusketak

Erakusketeak Eduardo Chillida eragin handiko euskal artista honen jaiotzearen mendeurrena ospatzen dau. Husmeek Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazinoaren laguntzeari esker sortutako proiektu honetan diseinatzaile grafiko eta artista plastikoen nazinoarteko aukeraketa zabal batek parte hartuko dau.

Erakusketeak 32 profesional batzen ditu, eta bakotxak poster bat egingo dau Chillidaren omenez. Gainera, Eulogyn artistearen lan grafiko originalak izango dira ikusgai, personak, uriak edo lurraldeak gogoratzeko, goraipatzeko edo omentzeko landutako piezak.

'Nestor Basterretxea. Diseinatzaile grafiko eta ilustratzailea'

2024/11/28 - 2025/02/02

Durangoko Arte eta Historia Museoan. |Erakusketak

Doban.