Urriak 1

Manu Leguinecheri omenaldia

2019/10/01 19:00

Bilboko Club Deportivon (Alameda Rekalde, 28). |Berbaldiak

Manu Leguineche Arrazuako (Gernika, Bizkaia) kazetariak irailaren 28an 78 urte beteko zituan. Horrexegatik, Euskal Kazetarien Alkarteak eta Kazetarien Euskal Alkargoak, Bilboko Udalaren laguntzinoagaz, beste behin Manu Leguinecheren bizitza eta lanaren inguruko mahai-ingurua antolatu dabe.

Hizlariak: Mariano López eta Javier Martín Domínguez.

Ekitaldiari hasierea Amaia Goikoetxeak emongo deutso. Marian Galíndez Urquijo, Club Deportivoko presidentea, eta Rosa Leguineche, kazetari eta idazle bizkaitarraren arrebea be bertan izango dira.

IX. BBK Music Legends. JOHN MAYALL

2019/10/01 20:00

Bilboko BBK Salan. |Musikea

'Ignacio Zuloaga 1870-1945'

2019/05/29 - 2019/10/20

Bilboko Arte Eder Museoan |Erakusketak

Eibarko margolariaren ibilbide osoa batu dabe 95 obrako erakusketan.

'Zubiaurretarrak. Memoria grafikoa'

2019/06/05 - 2019/10/06

Bilboko Arte Eder Museoan |Erakusketak

'Orekaren bila'. Mikel Lertxundi

2019/07/18 - 2019/10/13

Bilboko Rekalde Aretoan. |Erakusketak

'Auschwitz, konzentrazino-esparru nazi alemaniarra'

2019/09/12 - 2020/03/12

Bizkaian, Erandioko Jon Alberdi Zentroan. |Erakusketak

Orain, lehen aldiz historian, Auschwitz–Birkenauko Estadu-Museoaren erakusketa berezia ikusgai izango da gurean. Erakusketeak Heriotzearen lantegia ezizenagaz ezagutzen dan konzentrazino-esparruaren inguruan antolatutako museoko artxibo historikoko argazki eta agiri ezezagunak ikusteko aukerea dakar. Balio historiko handiko erakusketea da eta gizadiak bizi izan dauen jazoera ilunenetako baten dimensinoa ulertzeko ezinbestekoa. Kontuak kontu, Auschwitz, konzentrazino-esparru nazi alemaniarra erakusketearen inaugurazinoa irailaren 17an izango da.