XI. BizkaIdatz Txikia Literatura Lehiaketearen sariak banatu ditue
2025-06-17 08:20 literatureaHelburua da literatura-sorkuntzea eta irakurzaletasuna sustatzea.
XI. BizkaIdatz Txikia Literatura Lehiaketearen sari-banaketea egin dabe, Bizkaiko Foru Liburutegian Begoña de Ibarra Kulturako zuzendari nagusiaren eskutik. Bizkaiko Foru Aldundiak ume eta gazteentzat atontzen dauen literatura saria da BizkaIdatz Txikia. Parte-hartzaileek hasitako kontakizun baten amaiera idatzi behar dabe.
Halanda ze, ume eta gazteek Borja Alonsoren eta Verónica Simónen kontakizunen amaierea idatzi behar izan dabe. Borja Alonsok Zuhaitzaren desira euskerazko kontakizuna idatzi dau; Verónica Simónek, barriz, Los rostros de la selva gaztelaniazkoa.
Bizkaiko Foru Aldundiak, BizkaIdatz Txikia literatura-lehiaketearen bidez, literatura-sorkuntzea eta irakurzaletasuna sustatu nahi ditu.
Euskerazko kontakizunaren modalidadean, epaimahaiak (Borja Alonso Vaamonde, Idoia Barrondo Etxebeste eta Idoia Carramiñana Miranda) ondoko persona honeek saritzea erabagi dau, Borja Alonso Vaamonderen Zuhaitzaren desira kontakizunari emondako jarraipenagaitik, dealdiaren kategoria bakotxean:
- Ume kategoria (I. taldea): Nile Intxaurbe Jauregizar. Begoñazpi Ikastola (Bilbo)
- Ume kategoria (II. taldea): Amaia Cirarda Torrealday. Lauro Ikastola (Loiu)
- Gazte kategoria (III. taldea): Peio Torres Castellanos. Itxaropena Ikastola (Trapagaran).
- Gazte kategoria (IV. taldea): Maialen Izaola Aragón. La Salle Bilbao (Bilbo).
Bestalde, gaztelaniazko sariaren epaimahaiak (Verónica Simón Pedernales, Seve Calleja Pérez eta Andoni Abenójar Martínez de Eulate) erabagi dau saria ondoko persona honeei emotea, Verónica Simónek idatzitako Los rostros de la selva kontakizunaren jarraipenagaitik:
- Ume kategoria (I. taldea): Elena Pellón De La Fuente. CEIP Mendia HLHI (Balmaseda).
- Ume kategoria (II. taldea): Lorea Calleja Ricondo. Iruarteta ikastetxea (Bilbo).
- Gazte kategoria (III. taldea): Markel Bilbao Andrés. San Inazio BHI (Bilbo).
- Gazte kategoria (IV. taldea): Nadir Barainka Egaña. Lekeitio Iturriotz BHI (Lekeitio).
Izena emoteko epea 2025eko zezeilaren 13an zarratu zan. Parte-hartzaileek ezarritako epean aurkeztu behar izan zituen euren lanak, lau eta bost orrialde artekoak.
Bizkaiko Foru Aldundiak 2015ean abiarazo eban BizkaIdatz Txikia Ume eta Gazteentzako Literatura Saria, Bizkaiko ikastetxeetako ume eta gazteen artean irakurteko eta idazteko zaletasuna sustatzeko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!