Ondarearen Europako Jardunaldiak Abellanedan eta Gernikan

Bizkaie! 2020-09-29 10:23   Kulturea

Ondareari balioa emon eta erakutsi, baita gazteak eta helduak Ondarean eduketea dira helburuak.

#GernikakoBatzarretxea | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak hirugarren urtez jarraian egingo dabe bat BFAk koordinetan dituan Ondarearen Europako Jardunaldiakaz, Abellanedako eta Gernikako egoitzatan egingo diran jarduera bigaz: Fábulas de la educación. Antonio de Truebaren ipuinak eta horren gogo bizi hezitzailea eta Batzar Nagusien zeregina eta eskola-arkitekturearen eboluzinoa (1890-1975) bost eraikinen bitartez izenburuko jardueren bitartez, Bizkaiko Batzarrek bat egingo dabe Bizkaiko beste erakunde batzuekaz, hezkuntza arloko ondareari balioa emon eta erakusteko, baita gazteak eta helduak Ondarean eduketako be, ondareko elementu bakotxaren atzean dagozan baloreak transmitiduteko.


- Zapatuan, urriaren 3an, Enkarterriko Museoan

Enkarterriko Museoak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek familia osoari zuzendutako jarduerea dakarre, Begoña Alabazan ipuin-kontalariagaz. Antonio de Truebak (1819-1889) Enkarterrin jaso zituan hainbat kondaira eta kontakizun moldatuko eta egile ospetsu horren ohoretan Museoan bertan egiten dabizen erakusketearen barruan girotuko ditu. Fábulas de la educación, familiei zuzenduta dagoan jarduerea da eta hezkuntza eta tradizinoak berreskuratzea buztartu eta Antonio de Truebaren lanaren parte bat bultzatu eban gogo bizi hezitzailea gogoratuarazo gura dau. Jarduerea urriaren 3an izango da, euskeraz, Enkarterriko Museoan (Abellanedako Batzarretxea izandakoa), 17:30ean eta 19:00etan.


- Zapatuan, urriaren 17an, #GernikakoBatzarretxean

Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzatik eta Gernikako Arbolatik abiatuta, Batzar Nagusiek ibilbidea atondu dabe herritik, Batzarrek Gernikako ikastetxeen arkitekturearen bilakaeran bete daben zeregina ezagutzeko. Bertaratzen diranek 5 eraikin bisitauko ditue Gorka Pérez de la Peña ikerlariaren eskutik eta Bizkaiko Batzarretan hartzen ziran erabagiek horreen forman izan eben eragina ezagutuko dabe. Ikastetxe Publikoetatik, San Fidel ikastolatik, Auzoko Eskolatik, Segundo Olaeta Udal Musika Eskolatik eta Allende Salazar Ikastetxe Publikotik egingo dan bisita gidatua izango da. Topalekua Gernikako Batzarretxea izango da eta jarduerea 12:00etan hasiko da.

Jarduera bietan beharrezkoa izango da aurretik erreserbea egitea www.enkarterrimuseoa.eus webgunean edo 94 650 44 88 telefono zenbakian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu