Hemen da 'Rugbylariak' erakusketea
2020-09-29 09:49 KultureaPortugaleteko Salazar Torrean zabalduko dabe erakusketa ibiltaria urriaren 2an.
Rugbylariak argazki proiektuaren bidez autoreak errugbia praktiketan daben kirolariak atxakitzat hartuz giza sentimendu eta adierazpenak islatu gura izan ditu. 2017an hasitakoak emoitza hau ekarri deusku.
Sergio Monedero Suhigarai-k kirol hau aukeratzeko emondako arrazoiak zehaztu ditu: Esfortzua, lana eta indarra ardatz dituan kirola da eta holako ezaugarriak dituen personakana hurreraketa zintzoa proponiduten dau, hurreko erretratua, zintzoa eta zuzenaren bidez lortutako emoitzea.
Erakusketa hau egin ahal izateko autore talde, jokalari, tekniko eta entrenatzaileakaz egon da egilea. Lan ordu eta alkarrizketa asko egin behar izan ditu beharrezkoa dan konfidantzea lortzeko.
Ez zituan argazki hutsak gura, gauza sakona eta aberasgarriagoa baino. Danetara, 100 kirolari baino gehiago pasau dira kamarearen aurretik, ehun alkarrizketa baino gehiago izan dira, protagonistak eta euren motibazinoa hobeto ezagutzeko.
Boxeolariak aurreko proiektuan erabilitako zuribaltza baztertu eta orain kolorea erabili dau erretratuetan.
Rugbilariak
Portugaleteko Salazar Torrean hasiko da erakusketa ibiltaria. Urriaren 2an izango da 18:etatik 20:00ak arte eta erretratugileagaz berba egiteko aukerea izango da.
Portugaleten urrian egongo da, handik Plentziako Goñi Portalera joateko eta abendura arte geratuko da 91x71 neurriko 15 koadroz osotutako erakusketea.
Sergio Monedero Suhigarai
1974. urtean Bilbon jaioa, Abanto-Zierbenan bizi da. Argazkigintzearen munduan inoren laguntzino barik ekin eutson aurrerago argazki-eskolatann ikasteko.
Tailer eta ikastaro ugari egin ditu erretratugintzan maisuak diranakaz, besteak beste, Gonzalo Azumendi, Rafael Roa, Jose Manuel Navia edo Gueorgui Pinkhassov.
Rugbylariak Suhigarairen bigarren erakusketa indibiduala da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!