Lee Krasnerren gaineko barriketea Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2020-09-29 08:07   Kulturea

Gaur, irailak 29, martitzena, 18:30ean da hitzordua.

Alkarregaz atondu daben Lee Krasner. Kolore bizia erakusketea jorratuko dabe Barbican Art Gallery-ko Eleanor Nairne eta Guggenheim Bilbao Museoko Lucía Agirre komisarioak eta barriketaldia zuzenean emongo dau Guggenheim Bilbao Museoak, arratsaldeko 18:30ean.

Egun Museoan ikusgai dan erakusketearen gai nagusiak izango ditue berbagai aditu biek, baita artista ipar-amerikarraren bizitza sutsua eta haren obrea be. Berbaldia Museoko entzungelan izango da (sarrerak agortuta dagoz) eta maskarea erabiltea derrigorrezkoa izango da.

Bizi dogun egoeran kultur eta hezkuntza jardueren irisgarritasuna errazteko helburuari eutsiz, Guggenheim Bilbao Museoak bateratu egingo ditu aurrez aurreko jarduera eta jardun digitala, ahalik eta jente gehienarengana heltzeko.

Kontuak kontu, Lee Krasner. Kolore bizia Seguros Bilbaok babestutako erakusketea da.

Berbaldia streaming bidez ingelesez jarraitu nahi badozu, sakatu hemen.

Berbaldia streaming bidez gaztelaniaz jarraitu nahi badozu, sakatu hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu