Uxue Alberdik irabazi dau 111 Akademiaren Saria

Bizkaie! 2018-04-11 12:25   Kulturea

Idazle elgoibartarraren Jenisjoplin elebarria izentau dabe igazko obrarik gogokoena.

Uxue Alberdi (argazkia: Jonathan Mcallum) | Ikusi handiago | Argazki originala

111 Akademiako kideek aukeratu eta izentauta, Uxue Alberdik idatzi eta Susa argitaletxeak plazaratutako Jenisjoplin elebarriak jasoko dau 2017ko 111 Akademiaren Saria.

Hiru botazino txandatan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi zan eta apirilaren 8an amaitu. Lehenengo txandan, 2017an gogokoen izan eben liburuaren alde botoa emoteko eskatu eutsien 198 akademiakideei, eta lehen txanda haretan saridun izentetako beharrezko botoen % 30 lortu eban obrarik egon ez zanez, akademiak ohiko prozedurea jarraitu eta beste botazino txanda bi egin zituan. Hirugarren eta azken txandan, Uxue Alberdiren Jenisjoplin eta Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro izan ziran finalista biak.

Azkenean, Alberdiren lana izan da irabazlea. Jenisjoplin elebarriak Nagore Vargas personaiaren bidez, belaunaldi oso baten kontaketea dakar. Azken hiru hamarkadetako egoera politikoa, drogak, hiesa eta beste jazoera sozialen ganeko erradiografia egin dau Alberdik. Elgoibarko idazleak hiru urte emon ditu dokumentazino lanetan, liburua ontzen eta idazten.

Kontuak kontu, sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 10ean egitea aurreikusi dabe antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu