Bizkaiko Kultur Txartelaren 12.750 ale ipiniko ditue salgai
2017-12-04 13:05 KultureaAbenduaren 11tik erosi ahal izango dira.
Produktu kulturalei bultzadea emoteko, beste urte batez, Kultur Txartelaren kanpainea abian ipiniko dau Bizkaiko Foru Aldundiak Gabon sasoian. Hain zuzen be, abenduaren 11tik urtarrilaren 28ra arte, edo bono guztiak agortzen diran arte, erosi ahal izango ditue herritarrek. Urtarrilaren 31ra arte erabili ahal izango dira. Kutxabanken eta CECOBIren babesa dauka Foru Aldundiak egitasmo honetan.
Hiru klasetako bonoak atera ditue aurten, A, B eta C. A klasekoak 32 euroan salduko ditue eta 40 euroko gastua egiteko balio izango dabe, honako produktuetan: Gaztelaniako zein atzerriko hizkuntza bateko edozein produktu kultural, esaterako liburuak -testu liburuak edo profesionalak izan ezik-, musikea edozein euskarritan eta zinemea DVDan.
B klaseko bonoak, ostera, 28 euroko prezioa izango dau eta Bizkaian gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntza baten antolatutako zuzeneko ikuskizunetako (antzerkia, jantzea...) sarrerak erosteko izango da, baita museotan sartzeko be. Kasu honetan be, 40 euroren truke aldatu ahal izango da.
Azkenik, C klaseko bonoak 24 euro balio dau, eta 40 euroko gastua egiteko aukerea emongo dau, euskerazko produktu kulturaletan zein zuzeneko ikuskizunetan.
Banku-txartel bakotxagaz maila bakotxeko lau bono erosi leitekez gehienez. Guztira, 3.750 bono plazaratuko ditue A mailan, 6.000 B mailan eta 3.000 D mailan. BBKren multizerbitzuko kutxazainetan erosi ahal izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!