Joyce Carol Oates idazleak jasoko dau Ja! Bilbao saria

Bizkaie! 2017-10-06 13:02   Kulturea

Umorea funtsezkotzat daben nazinoarteko egileak omentzeko egiten dabe sariketea.

Joyce Carol Oates | Ikusi handiago | Argazki originala

Ja! Bilbao Umorearen Jazinoarteko Jaialdiak Joyce Carol Oates idazle estadubatuarraren obreak erakusten dauen umore baltz modernoa saritu nahi dau aurtengo edizinoan. Ekitaldia bihar egingo dabe Bilboko BBK Aretoan eta amaieran Pilar Adonek idazlea alkarrizketatuko dau.

Umore sotila da Oatesen liburuen ardatza eta autortu dauenez, modu batera edo bestera, hasieratik egon naz bertan. Ziurtatu dau, bestalde, beti gustuko izan dituala satira ingelesa, umore absurdoa, lehorra eta iluna. Tragedia ez dana komedia da, eta elebarria biez horniduten da, eta egarriz edaten ditu.

Idazle estadubatuarra Rice Unibersidadeko Ingeles Hizkuntzan eta Literaturan doktorea da, Estadu Batuetako Arte eta Letren Akademiako kide eta Princeton Unibersidadeko Giza Zientzien Roger S. Berlind katedrearen titularra.

Oates literatura estadubatuar garaikidearen personaia garrantzitsutzat hartu izan da beti. Gaur egun, idazketa irakaslea da Princetonen. 1960ko hamarkadatik hona 50 elebarri, 400 kontakizun labur baino gehiago eta zortzi poema-liburu plazaratu ditu, besteak beste, A Book of American Martyrs da idazlearen Literaturearen Nobel Sarian ohikoa dan hautagaiak idatzitako azkeneko nobelea.

Ja! Bilbao Sariak umorea funtsezkotzat daben nazinoarteko egileei egiten deutse omenaldia urtero, eta 20.000 euro banatzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu