Francis Xavier Pasionen 'Jay' filmak irabazi dau Zinegoak 2010

Bizkaie! 2010-02-08 11:09   Barriak

Michele Philibert, Cossimo Santoro eta Gorka Cornejok osotu dabe Zinegoak, Bilboko Gay-lesbo-trans VII. Nazinoarteko Zinemaldiko epaimahaia, eta aho batez ebatzi dabe zuzendari filipinarraren obrea saritzea. Fikzinozkoa izan arren, zinema dokumentalaren mugan dagoala balorau eta txalotu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Barrebarrabarra' ekimena abiarazo dabe Getxon

Bizkaie! 2010-02-05 14:04   Euskerea berbagai

Getxoko Udaleko Euskera Sailak euskaltegietan euskera ikasten dabizan ikasleak izan ditue gogoan Barrebarrabarra jardunaldiak antolatzerakoan eta antzezlan bi izango dira egitarauko ardatz nagusiak: Euskarazetamol eta Xabinator.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Emakume etorkinei buruzko 'Giza Art' erakusketea Abanto-Zierbenan dago egunotan

Bizkaie! 2010-02-04 10:33   Kulturea

Oraingo honetan, emigrazinoaren fenomenoari buruz bizkaitarrak sentsibilizetako Hibai Agorria argazkilari profesionalak zuri-baltzean egindako hogei irudi erakusten dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mundua liluratuko dauen uria (I)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2010-02-03 11:38   Bidaide

Bizkaie Shanghaiko Erakusketa Unibersalean egon da

Ahaztu Zaragozan orain dala urte bi antolatu ebena. Shanghaiko Erakusketa Unibersala eta ha ez dira ezta antzekoak be. Ez garrantzian, ze txinatarra unibersala da eta espainiarra internazionala izan zan, ezta tamainuan: asiar erraldoiko uriburu ekonomikoa Aragoiko uriburuan antolatu zana baino 20 bider handiagoa izango dan ekimena preparetan dabil.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Ozeano Indikoan barrena: Sri Lanka

Egoi Rasyte 2010-01-29 11:34   Euskaldunak munduan

Honezkero hondartza piloa ikusi doguz eta, akaso horregaitik, Sri Lanka ugartean gehien gustau jakuzan parajeak mendiak eta Parke Naturalak izan dira. Esan beharra dago, halanda be, hondartzak oso basatiak eta politak dirala.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Ken Zazpi eta Josu Bergararen kontzertuakaz abiatuko da Jam Aretoaren denporaldi barria

Bizkaie! 2010-01-29 10:57   Musikea

Urtarrilaren 30ean, zapatua, izango da zuzenekoa, gaueko 22:45etik aurrera. Bergarako Jam aretoak Eñaut Elorrieta eta bere taldekideen disko barria entzuteko aukerea eskainiko deutse Ken Zazpiren zaleei.

Jaialdiari Josu Bergarak ekingo deutso 'Nora zoaz' diskoko kantuakaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Wieland Speck-ek gaur jasoko dau Zinegoak 2010eko Ohorezko Saria

Bizkaie! 2010-01-29 09:42   Barriak

Saria Wieland Speck-ei eskaintzea erabagi dau Zinegoak-eko antolakuntzeak: alde batetik, Berlinaleko Panorama atalean eginiko lanagaitik (GLBT zinemagintzako programatzaile eta zinemagileen topalekua azken 20 urteetan) eta bestetik, 1985ko 'Westler' pelikularen bitartez, gay-lesbo-trans errealidadearen normalizazinorako egindako ekarpenagaitik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kalean honezkero Potemkin taldearen 'Gauaren Zaindariak' disko barria

Bizkaie! 2010-01-27 17:01   Musikea

Urtarrilaren 30ean, 'Gauaren Zaindariak' tourraren 3. kontzertua izango da Zornotzako Idaba Musik aretoan. Potemkin taldeagaz batera, hardcore estiloa jorratzen dauen Santutxuko Solte taldeak be joko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Erandioko leku-izenak' toponimia-lana aurkeztu dabe

Bizkaie! 2010-01-27 14:04   Euskerea berbagai

Liburu hau Erandioko toponimoak eta herriko agiriko hizkuntza-paisajea normalizetako egin dan lanaren azken emoitza da, eta, beste batzuen artean, normalizazinorako arrazoiak azaltzea edota kale izendegian egindako aldaketei buruzko informazinoa zabaltzea ditu helburu nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jorge Oteizak bertsolaritzeari egindako ekarpena izango da aurtengo Bertso Egunaren ardatza

Bizkaie! 2010-01-26 14:34   Bertsolaritzea

Zapatu honetan, urtarrilak 30, Donostiako Kursaalean Jorge Oteizaren ekarpena ardatz izango dauen 41. Bertso Eguna ospatuko da. Eskultore eta pentsalariak bertsolaritzearen munduan itxitako gerizpea oso garrantzitsua dala eretxi deutso Bertsozale Alkarteak eta, 'besteak beste, bertsolaritzeari autortu eutson begiruneak be bultzatu gaitu aurtengoa Oteizaren inguruko Bertso Eguna izan daiten'.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Scorpions taldearen agurra aurten

Bizkaie! 2010-01-25 17:29   Musikea

Scorpions taldeak 2010ean agur esango deutse zaleei. Berrogeita bost urteko ibilbideari amaierea jarri nahi deutso talde alemaniarrak eta, horretarako, azken diskoa atara eta bost kontinenteak zeharkatuko dituan bira erraldoia egingo dau. 'Sting in the tail' lan barria martian argitaratzea espero da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Agerre Teatrok David Azurza tenorea protagonista dauen 'Doltza' estreinauko dau

Karolina Almagia 2010-01-25 14:37   Kulturea

'El Quijote'-n oinarrituta dago eta Maite Agirrek igazko udan Mozambiken atondutako antzezlanaren bertsino barria da

'Doltza. Dultzinea Quixote vs Teresa Panza' da Agerre Teatro taldeak Errenteriako Niessen aretoan aurkeztuko dauen antzezlanaren izenburua. Estreinaldia datorren zezeilaren 6an eta 7an izango da, 20:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Edorta Jimenez, Josune Muñoz eta Igor Estankona: 'antologia hau topikoen kontra doa'

Bizkaie! 2010-01-25 11:47   Barriketan

Euskal poesia erotikoaren antologiaren egileak

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Arkaitz Goikoetxea eta Xabier Legarreta bikain Nafarroako txapelaren bila

Bizkaie! 2010-01-25 10:58   Bertsolaritzea

Astegoienean hasi dan txapelketan, Aizaroz eta Sunbillako saioak irabazita Arkaitz Goikoetxea eta Xabier Legarreta zuzenean sailkatu dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator Zinegoak 2010

Bizkaie! 2010-01-21 14:56   Zinemea

Zinegoak aurten urtarrilaren 29tik zezeilaren 6ra izango da upealako eskaintzeagaz: film luzeak 14 izango dira, lehiaketan 13; dokumentalak 8, danak lehiaketan; film laburrak 30, danak lehiaketan; 8 lan OFF Zinegoak-en (lehiaketaz kanpo); eta '20 urte Harresirik gabe' sesio berezian film luze bat.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Urrezko debozinoa

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2010-01-15 13:26   Bidaide

Birmaniarren debozino sutsuagaitik izango ez balitz, Mahamuni-ko Budearen irudia milaka irudiren artean beste bat baino ez litzateke izango. Planetako pobreenetarikoak izan arren, Myanmar-eko (lehengo Birmania) fededunak Mahamuni-ko Buda munduko leku ikusgarrienetarikoa bihurtu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

30 ikuskizun baino gehiagok osotzen dabe 'Ikusi eta Ikasi'-ren aurtengo edizinoa

Bizkaie! 2010-01-12 13:53   Euskerea berbagai

Ikusi eta Ikasi Euskera Sailak Topagunearen laguntzinoagaz antolatzen dauen ekimen egonkorra da. BBK eta Bizkaiko Foru Aldundia proiektuaren babesleak dira. Kultur zirkuituaren helburu nagusia Bilboko umeen artean, euren aisialdian euskerearen erabilerea sustatzea da. Era berean, Ikusi eta Ikasi-k umeen artean bidezko heziketea, parte hartzea eta sormena bultzatzea bilatzen dau.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Deabruak Teilatuetan zuzenean ikusteko azken aukeretakoa

Bizkaie! 2010-01-12 11:25   Musikea

Deabruak Teilatuetan, Deabruak Teilatuetan & Colemans zuzenean ikusteko azken aukeretakoa urtarrilaren 21ean izango da Bilboko Kafe Antzokian, gaueko 21:30etatik aurrera. Sarrerak salgai dagoz 8 euroan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)