'Marraren beste aldean zu', Seiren taldearen bigarren lana plazan

Bizkaie! 2010-03-23 14:29   Musikea

Zuzenekoak preparetan be hasita dagoz eta lehenengo hitzordua apirilaren 23an izango da Mungiako Olalde aretoan, 20:30etan. Hurrengoa, barriz, Zornotzako Zelaieta zentroan izango da, apirilaren 24an, gaueko 22:00etatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txapela Julio Sotorentzat buruz burukoaren beharrik barik

Bizkaie! 2010-03-22 09:43   Bertsolaritzea

Alde handiz nagusitu da Julio Soto astegoienean Lesakan, 1200 bat lagunen aurrean jokatutako 2010eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalean. Danetara, 24 puntuko aldea atara deutso Iruñeko gazte gorritiarrak bigarren geratu dan Arkaitz Goikoetxeari. Ez da, beraz, buruz burukorik jokatu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

BilbaoMusikak garagarrileko IV. Musika-udalekuen matrikula epea zabaldu dau

Bizkaie! 2010-03-18 17:47   Musikea

Musika-udalekuetan plaza mugatuak dagoz. Izena emoteko epea apirilaren 23ra arte dago zabalik. Izena emotea, zerrendak ikustea, dokumentazinoa, etab., zuzenean bertaratuta, ohiko posta bidez, fax, e-mail edo www.bilbaomusika.net webgunearen bidez egin daiteke.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Getxoko izenak. Aldeetxe eta leku izenak' liburuak udalerriko txokoen sekretuak argitzen ditu

Bizkaie! 2010-03-18 17:03   Kulturea

350 orrietan zehar 1.300 izen batzen dituan liburuan, udalerriko lekuen berben jatorria, historia eta esanahia, hainbat argazki eta mapa agertzen dira. Era guztietako tokiak topauko ditu irakurleak, hondartzak, parkeak, baserriak, etxebizitzak, errekak, mendiak, soloak, kaleak, plazak, desagertutako toponimoak...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pozalaguako kobak barriro zabalduko ditue publikoarentzat

Bizkaie! 2010-03-18 14:44

Karrantzan (Bizkaia) dagozan Pozalaguako kobak publikoari zabalduko jakoz bihar, martiak 19, barriro be, baldintza ekologikoetara egokitutako argiztapen barriagaz. Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak argiztapen-sistemea aldatu dau eta orain ez ei dau barrualdea kaltetzen.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ipar Uribek eta Lea Artibaik jokatuko dabe Bertsolari Gazteen BBK Sariketearen finala

Bizkaie! 2010-03-17 17:36   Bertsolaritzea

Amaitu dira sailkapen-faseko saioak eta finalaurrekoak, atzo eta gaur egin diran saio biekaz eta finalerako sailkatuta geratu diran talde biak Ipar Uribe eta Lea Artibai izan dira. Beraz, aurten, sariketa honen finalistak igazko berberak izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mariano Steimberger 'Bilbao Distrito Jazz' egitarauaren barruan

Bizkaie! 2010-03-17 14:54   Musikea

'Bilbao Distrito Jazz' egitarauko bigarren kontzertua barikuan, martiaren 19an, izango da, Bilboko Bidebarrieta Liburutegiko ekitaldi aretoan, IEP! Innovative Electric Project lanaren estreinaldiagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Erlea kultura aldizkariaren bigarren zenbakia aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2010-03-17 14:52   kulturbiz

Erlea aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen dau -akademiaren egistamoetako bat da-, eta Jose Irazu 'Bernardo Atxaga' idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizinoaz eta diseinuaz. Ale honetan, Irlanda da gai nagusia; hortik, ekimena gaur aurkeztu izana, San Patrizio egunean.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Joseba Sarrionaindiari eskainiko deutse Durangoko lehenengo Zilar Astea

Bizkaie! 2010-03-16 14:10   jardunaldiak

Joseba Sarrionandia aukeratu dabe ardatz Zilar Astearen lehenengo aldirako, martiaren 24tik 28ra bitartean egingo dana. Antolatzaileen esanetan, aste tematikoaren ezaugarriak ondo baino hobeto batzen ditu idazle iurretarrak: 'obra oparoko eta aberatseko autorea da; adierazpide ugaritarako saltoa egin dau bere lanak, euskal idazlerik kantatuena eta oholtzaratuena baita; eta Durangaldeko semea da'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

The Hurt Locker

Karolina Almagia 2010-03-16 13:48   Zinema kritikak

En tierra hostil ez da urteko pelikularik onena, nahiz eta Oskar garrantzitsuenak jaso dituan, danetara 6; ezta film txarra eta manikeoa be, bere kontrakoek esan daben legez. Edozein modutan, meritoak eta miseriak ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gipuzkoa Encounter Tolosan martiaren 19tik 21ra

Bizkaie! 2010-03-16 12:01

Topaketa honetan 600 lagun inguru batuko dira eta Interneten 1.000 megako abiaduran ibilteko aukerea eskainiko dau. Urtero legez, ekintzaz beteriko etenik bako 3 egunetan, arte digitala, jokoak, software librea, Hardware lehiaketak zein informatikearen munduagaz lotutako gaiei buruzko berbaldiak, tailerrak eta bestelakoak izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kakiturri-Ehari sailkatu da Gasteizko ligatik

Arabako Bertsozale Elkartea 2010-03-15 14:45   Bertsolaritzea

Arabako Txapelketea hiru ligatan banatzen da: Zuia-Gorbeialdeko ligan, Aramaioko taldea hurrengo faserako sailkatu da; Gasteizko ligan, Kakiturri-Ehari sailkatu da aitaturiko bertso saioan irabazitako puntuari esker; eta azkenik, ALE ligan azken puntuarengaitik lehiatuko dira Oionen martiaren 27an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskeraz egiten diran akatsak aztertu ditue EHUn, zuzentzaile automatiko eta euskerea ikasteko programetan apliketako

Bizkaie1 2010-03-15 12:03   Euskerea berbagai

'Euskerazko erroreen eta desbideratzeen analisirako lan-ingurunea. Determinatzaile-erroreen azterketa eta prozesamendua' izenburukoa da Larraitz Uriaren doktore-tesia.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Hip Hopa Guggenheim Bilbao Museoan Jotamayúscula-ren eta Almah Mater DJ-en eskutik

Bizkaie! 2010-03-11 10:36   Musikea

Jake Fairley kanadarrak musika elektronikoagaz emongo deutso amaierea saioari

Martiaren 12an, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren beste saio bat eskainiko dau. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan diseinautako programa honetan artea eta estaduko nahiz nazinoarteko DJen saioak buztartzen dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboaldea-Lea Artibai eta Ipar Uribe-Busturialdea taldeek jokatuko ditue BBK sariketako finalaurrekoak

Bizkaie! 2010-03-10 16:40   Bertsolaritzea

Amaitu dira sailkapen-faseko saioak, egunotan egin diran saio biakaz. Durangon lehiatu ziran Durangaldeko eta Bilboaldeko taldeak eta Markinan, barriz, Lea-Artibai eta Enkarterri. Irabazleak eta, beraz, sailkatuak Bilboaldea eta Lea Artibai izan dira. Alkarren kontra jokatuko dabe finalaurrekoa eta beste taldeak Ipar Uribe eta Busturialdea dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Azkue Literatura Sariak banatu ditue Euskaltzaindiak eta BBK-k

Bizkaie! 2010-03-10 11:08   sariak-autortzak

Ekitaldi berean, 'BBK-Euskaltzaindia Literatura Ataria' aurkeztu dau Akademiak

Ekitaldi berean, 'BBK-Euskaltzaindia Literatura Ataria' aurkeztu du Akademiak. Atari horretan, literatura arloan Bilbao Bizkaia Kutxa eta Euskaltzaindiak alkarregaz egin daben lan oparoaren barri emoten da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arkaitz Goikoetxea bikain, Atarrabian irabazi eta azken laurenetako lider

Bizkaie! 2010-03-08 13:35   Bertsolaritzea

Aizarotzeko saioan itxitako inpresino ona berretsi eban Lekunberrin bizi dan bertsolariak, saio polita eta erregularra egin eta finalerako zuzeneko txartela eskuratu eban. Lehenengo aldiz kantauko dau da Nafarroako Txapelketako finalean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan Aiaraldea nagusi Lezaman eta Aramaio Elosun

Bizkaie! 2010-03-08 11:57   Bertsolaritzea

Lautadakoak berdez eta Aiaraldeko Altubepekoak baltzez jantzita ekin eutsen Lezamako bertso saioari. Lehenengo paperean eta ondoren bapatean. Azkenean, Aiaraldeko Altubepekoak nagusitu ziran. Elosun, barriz, Aramaio nagusitu zan eta finalerdietara pasauko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)