Kupela 'Arriskua maite' diskoa grabetan hasi da

Bizkaie! 2010-04-12 18:48   Musikea

Laster egongo da Kupela taldearen disko barria kalean. Larrañaga, Zabale eta Berastegiren lana maiatzaren 20an aurkeztuko dabe. Egunotan Elkarreko estudioan dabilz azken ukutuak emoten, Mikel Fernandez Krutzaga teknikariaren gidaritzapean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

BBKren Briñaseko eta Sukarrietako udalekuetan izena emoteko epea zabaldu da

Bizkaie! 2010-04-12 18:46

Eskaintza 6 eta 17 urte arteko gazteentzat da, eta Sukarrietan eta Briñasen antolatzen diran udalekuak bagilaren 21ean hasi eta abuztuaren 21ean amaituko dira. Ohikoa danez, astebeteko txandak izango dira guztiak, azkena izan ezik, 15 egunekoa izango baita. Danetara, 4.000 plaza eskainiko ditu BBK-k.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

The Ghost Writer

Karolina Almagia 2010-04-12 14:12   Zinema kritikak

Polanski maisua da atmosferak asmetan, baita kamarea mobiduten eta sekuentziak josten be, duina baino gehiago dan lan bat biribildu arte. Alkarrizketak oso onak dira eta aktoreek ondo beteten dabe euren papera, nahiz eta Pierce Brosnan betikoa iruditu. Dana dala, zeozerk huts egiten dau pelikula honetan eta gidoiagaz zerikusia dauka.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aramaioko taldeak irabazi dau Kuadrillarteko txapelketako finalerdietako ligilan

Maiteder Sasieta Bizkaie K Moldatua 2010-04-12 11:02   Bertsolaritzea

Aramaiok 581,5 puntu eskuratu zituan eta Kakiturri-Eharik 568,5

Hurrengo saioa hilaren 18an izango da Araiako Andra Mari aretoan. Bertan Amurrioko Altubepekoak taldea eta Gasteizko Kakiturri-Ehari lehiatuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Yemen, Eritrea, Sudan eta Egipton zehar

Egoi Urkiza 2010-04-09 15:49   Euskaldunak munduan

Itsaso Gorria parebakoa da. Herrialdeak, koralak, jentea... Oso ondo pasau dogu eta, horrenbeste denpora lurralde musulmanetan egonda, Islamismoari buruz asko eta asko ikasi dogu. Lekurik bereziena Eritrea izan da, harrigarriena Egipto baina ikusgarriena itsasoko ura, milaka koloretako koralak eta basamortua.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Exporen antolatzaileek erakutsi gura ez daben Shanghai

Zigor Aldama 2010-04-09 12:24   Bidaide

Merkadu libreak desagertarazo ezin izan dauen azpi-merkadua, egun, arriskuan dago, Txinako uriburu ekonomikoa mundura zabaltzeko balioko dauen ekitaldi baten eraginen ondorioz: maiatzaren 1ean hasiko dan Erakustazoka Unibertsala.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Harrapazank programearen tailer musikalak apirilaren 12an hasiko dira

Bizkaie! 2010-04-09 11:52   Musikea

Apirilaren 12tik 15era, Bilborock Aretoan Euskera Sailaren Harrapazank egitarau kulturalaren tailer musikalak hasiko dira. 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxuei zuzendutako ekimena da hau. Bertan Betagarri, Kauta, Seiren, Lor, Gose, Kokein eta Hesian taldeen musikariek parte hartuko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Doctor Deseok desioaren alderik biluziena erakutsi gura dau disko barrian

Bizkaie! 2010-04-08 15:51   Musikea

Zigarroa ahoan, baltzez jantzita, ezpanak gorriz margoztuta eta eguzkitarako betaurrekoak kendu barik aurkeztu dau gaur Doctor Deseo taldeko Francis-ek euren 12. diskoa: 'Deseo, cartografía imposible'.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketearen lehen fasea amaituta, finalerdiei begira

Bizkaie! 2010-04-08 11:32   Bertsolaritzea

Orain, Gasteiztik Kakiturri-Ehari taldeak, Zuia-Gorbeialdetik Aramaiok eta Aiara-Lautada-Errioxa ligatik Aiarako Altubepekoak taldeek, nor baino nor burrukatu beharko dabe finalerdietan, danak danan kontra, maiatzaren 8ko finaleko txartela irabazi guran.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Laburbira Film Laburren Zirkuituak euskerazko bederatzi ikus-entzunezko eroango ditu herriz herri

Bizkaie! 2010-04-07 15:51   Barriak

Laburbiraren zazpigarren edizinoak 28 emonaldi eskainiko ditu: 26 Euskal Herriko herri eta urietan izango dira, tokian tokiko euskera alkarteen eskutik. Beste biak, igaz hasitako bideari jarraituz, Parisen eta Shanghain egingo dira, hango Euskal Etxeek bultzatuta. Proiekzinoak apirilaren 13an hasi eta maiatzaren 14an amaituko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nobedadeak Bilboko Guggenheim eta Artelan Berreginen museoetan Aste Santuan

Bizkaie! 2010-03-31 16:39   kulturbiz

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datorren astelehenean, Pazko Astelehena dalako eta Bilboko Artelan Berreginen Museoak, barriz, zabaldu egingo dau bere irekiera ordutegia Aste Santuko egunetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Udaltegiek Expodistritoko sei erakusketa jasoko ditue apirilaren 6tik aurrera

Bizkaie! 2010-03-31 14:21   Kulturea

Expodistrito egitaraua Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta bere helburuen artean uribilduko arte adierazpenak deszentralizetea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea dagoz, baita honezkero ezagunak diran beste batzuen erakustoki izatea be.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Aizkorak Zorroztu eta Aiarako Altubepekoak Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketearen finalerdietan lehiatuko dira

Bizkaie! 2010-03-29 12:55   Bertsolaritzea

Arabako Bertso Sorten lehenengo lehiaketearen barruan, Amurrioko Ai Zapotxin eta Errioxa taldearen arteko lehian Errioxakoak izan ziran irabazle eta, beraz, Amurrion, apirilaren 25ean, azken finalerdian, defendidu beharko ditue euren bertsoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

BilbaoEszenak Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dau

Bizkaie! 2010-03-26 12:56   Kulturea

BilbaoEszenak Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dau martiaren 27an, zapatuan, goizeko 11:45etan egingo dan ekitaldi bategaz. Ekitaldi horretan, zapaturo zentroan emoten dan antzerki tailerreko 8 eta 12 urte arteko umeek, Judi Dench antzezleak sinatu dauen aurtengo mezua irakurri eta antzeztuko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Elektronikea eta punka buztartuz, plazan dago Munlet-en 'Cañón' disko barria

Bizkaie! 2010-03-26 11:29   Musikea

Munlet proiektu barriaren laugarren fasean dago, hau da, 'Cañón' zuzenean aurkezteko fasean. Holan, zenbait kontzertu ditu bagilera arte: apirilaren 30ean, Donostiako Gazteszenan; maiatzaren 1ean, Bermeoko Nuntxakun (Bizkaia); maiatzaren 8an, Zarauzko Gaztetxean (Gipuzkoa); maiatzaren 14an Bilborock aretoan (Bilbo); eta bagilaren 5ean, Madrilgo Nasti aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

IX. Break on Stage, kale kulturen erakustaldia Bilbon

Bizkaie! 2010-03-24 14:39   Kulturea

Aurten, Break On Stage jaialdiak alor artistikoa, alternatiboa eta ikusgarria buztartuko ditu. Hiru ardatz nagusi izango ditu: Europako breakdance eszenikoko lehiaketea, kale kulturako show ikusgarriak eta azkenik, Rap jaialdia Violadores del Verso taldearen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kioto (eta II)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2010-03-24 13:27   Bidaide

Japonia 250 urtean bizi izan zan Tokugawa izeneko shogunato-aren diktadurapean; enperadoreak berak be ez eban agintzen, irudi hutsa zan. Halanda be, mende bi eta erdi horreetako urteak Inperioaren egonkorrenak izan ziran eta, egun, Kioton, sasoi hareetako zenbait ondare topau geinkez.

»» Ikusi argazki guztiak (4)