Eibar, Interneten gune nagusia

Bizkaie! 2010-05-13 13:03

'Konekta zaitez. Bizitza erraztuko dizu' lemapean, ekimena maiatzaren 14tik 17ra bitartean gauzatuko da, Internet&Euskadi alkarteak, SPRIk, KZguneak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eibarko Udalak bultzatuta, Euskaltelen laguntzinoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jakintza Librearen Jardunaldiak Bilbon

Bizkaie! 2010-05-11 15:06

Azkue Fundazinoak 'Jakintza librearen jardunaldiak' antolatuko ditu maiatzaren 17tik 19ra bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Liburutegian.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Aramaiok eroan dau 2010eko Arabako Kuadrilarteko txapela

Maiteder Sasieta Murua 2010-05-10 11:31   Bertsolaritzea

Bertso sorta kolektiboen lehenengo txapelketea Martin Ttipia taldeak irabazi dau.

Bapateko txapela, barriz, aramaioarrentzat izan da, zaleen txalo zaparrada, txistu eta oihuen artean jaso ebena. Arabako zortzigarren kuadrillaren izenean bi Trebiñutarrek jarri deutsee merezidutako txapela.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alboka 2.1, albokearen 'erreboluzinoa'

Bizkaie! 2010-05-07 15:51   Musikea

'Albokak 2.1 Bizialdi berria - Upgrade' izenburuko disko-liburu-CD-ROMa, sormen lanak, euskal kanta eta folk munduko kantuen egokitzapenak zein albokearen errepertorioko soinuak eta gazteleraz, ingeleraz eta euskeraz garatutako 92 orrialdetan zehar, tresna bera eta bere baliabide estetiko-musikalen inguruko artikuluak batzen dituan lan potoloa aurkeztu dabe gaur Bilbon.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko banda barri bik joko dabe Turinen

Bizkaie! 2010-05-06 17:48   Musikea

Wild Thing eta Último Día talde bilbotarrek Turineko Student Performing jaialdian joko dabe maiatzaren 8an (zapatua), Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak Turineko Udalagaz sinatutako hitzarmenari esker.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Korrika' ekimena egingo dabe Irlandan eta Bretainian, bertako hizkuntza gitxituen alde

Bizkaie! 2010-05-06 15:12   Euskerea berbagai

Euskerearen alde AEK-k antolatzen dauen Korrika ekimena mundu zabalera zabaltzen dago, eta hainbat hizkuntza gitxituk hartu dabe adibidetzat. Aurten egin dabe lehenengoz gaelikoaren aldeko Korrika Irlandan, 'Rith 2010' dalakoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eskualdeko euskerearen berezitasunak eta bizimodu tradizionalak batzen dituan eskola materiala aurkeztu dabe Getxon

Bizkaie! 2010-05-05 18:22   Euskerea berbagai

Uribe Kostako azpieuskalkiaren aberastasun guztia jaso eta zabaltzea eta euskaldun zaharren hizkuntza ondarea (lexikoa, fonetikoa…) eta ondare etnografikoa (bizimodu tradizionalak, kantak, bertsoak, ipuinak…) zabaltzea helburu dituan 'Zer ikusi, ha ikasi' proiektuaren eskola materiala aurkeztu dabe gaur.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Herrien arteko V. Berba Probak Mungian

Bizkaie! 2010-05-04 18:29   Bertsolaritzea

‘Lagune, igerri esakune!’ lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 15ean Herrien arteko V. Berba Probak egingo dira. Goizeko 11:00etan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen bosgarren edizinoa da aurtengoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Salgai dagoz Bilboko Arriaga Antzokiak BBK Aretoan antolatzen dauen programazinoaren sarrerak

Bizkaie! 2010-05-04 10:57   kulturbiz

'Mercado Libre' antzezlanak inaugurauko dau BBK Aretoaren eszenatokia datorren barikuan, hilak 7, 20:00etan. Teatro Español konpainiaren produkzino hau gure garaiko obra bat da, Luis Araujoren testuagaz eta Jesus Cracioren zuzendaritzeagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko auzoek kaleko arte eszenikoen proposamenez osotutako eskaintza zabala jasoko dabe maiatzean eta bagilean

Bizkaie! 2010-05-03 15:40   jardunaldiak

Kultura eta Hezkuntza Sailak diseinau dauen programazinoan zirkua, clownen erakustaldia eta honezkero ohikoak diran magia, kaleko antzerkia eta kaleko bandek eskainitako musika animazinoa izango dira, Bilboko hainbat auzo eta barrutitan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Errotek herrian izan daben garrantzia azaltzeko ibilaldia antolatu dabe Zeanurin

Bizkaie! 2010-04-30 14:20

Ibilbideari herriko plazan ekingo deutse, goizeko bederatzietan. Halanda be, aurretik izena emon beharko da eta bi euro ordaindu, gero jasoko dan jan-edanaren trukean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txina, ateak zabalik

Zigor Aldama 2010-04-29 15:26   Bidaide

‘Better City, Better Life’ Shanghaiko Expo, maiatzaren 1etik urriaren 31ra

Antolatzaileen kalkuluen arabera, 70-90 miloe lagunek erosiko ditue Exporako txartelak eta horreek danak gidatzeko miloe bat gidari baino gehiago prest dagoz. Expok iraungo dauen sei hilebeteotan 20.000 ekitaldi inguru iragarri ditue, egunean 100 baino gehiago, besteak beste, Fito Cabralesek Aste Nagusiaren lehenengo domekan emongo dauen kontzertua.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

‘Nafarroan euskeraz biziteko eskubidea’ manifestazinorako deialdiagaz bat egin dabe honezkero 1.600 lagunek

Bizkaie! 2010-04-29 11:31   Euskerea berbagai

Ekimenaren aurkezpena Kontseiluko bazkideakaz batera 80 bat lagunek egin dabe. Ordutik, atxikimenduak gehitzen joan dira etenbarik. Momentu honetan 1.600 atxikimendu batu dira ekimenerako sortutako blogaren (www.blogak.com/maiatzak15) bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jantzearen Nazinoarteko Egunagaz bat eginik, makinatxu bat ekitaldi bazterretan

Bizkaie! 2010-04-29 10:55   Kulturea

Jantzea disziplinea da, lana da, irakaskuntzea da, komunikazinoa da. Jantzeagaz berbak aurrezten doguz, akaso beste pertsona batzuk ulertuko ez zituen berbak, eta guztiontzat ezagun gertatzen jakun hizkuntzea ezartzen dogu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Dinosauro Parkea' Getxon, udalerrira bisitariak erakarteko eta bertoko merkataritza eta ostalaritzearen jarduerea sustatzeko apostua

Bizkaie! 2010-04-28 18:33

Maiatzaren 1etik urriaren 31ra, Getxon, Areetako Txurruka moilan 'Getxo Dinosauro Parkea' ikusi ahal izango da. Erakusketa tematikoa aro Kretazikoan eta Jurasikoan, hau da, dinosauroen urrezko garaian bizi ziran izaki ikusgarrienetako batzuen tamaina errealeko 16 erreprodukzinoz osotutakoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Europan barriro: Suez Kanala (Egipto), Mediterraneoko tifoitxua eta Kreta (Grezia)

Egoi Urkiza 2010-04-28 15:38   Euskaldunak munduan

Europako bizimodura bueltetako aukerea izan dogu (batez be, Interneterako konexino ona izateko). Baina beste herrialdeetako magiaren faltea igarten dogu. Non dagoz beti olgetako prest dagozan umeak? Eta gameluak? Eta elefanteak? Non? Hemen turista arruntak baino ez gara.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Kultura Kalez Kale' egitarauak kaleko zenbait ikuskizun eroango ditu Bilboko 5. barrutira

Bizkaie! 2010-04-28 15:16   jardunaldiak

'Kultura Kalez Kale' ekimena mota guztietako ikusleei zuzenduta dago eta kaleko jardueraz eta ikuskizunez betetako ekimena maiatzean eta bagilean egingo da, 5. barrutian, Ibaiondon. Barruti horretan dagoz Zazpi Kaleak, Solokoetxe, Atxuri, Bilbo Zaharra, San Frantzisko, Zabala, Miribilla, San Adrian eta Abusu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)