Zorionak, Maialen; eskerrik asko, Andoni

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-12-14 09:19   Bertsolaritzea

Txapelketa Nagusia irabazi dauen lehenengo emakumea da. Joxe Agirre bertsolari beteranoaren eskutik jaso dau txapeldun barriak txapela

Maialen Lujanbio da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren txapeldun barria. 33 urteko hernaniarrak saio osoan goitik ibili eta gero lortu dau azkenean. Amets Arzallusegaz egindako buruz burukoa akorduan eukitekoa izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nontzefilmak 2010 Zine eta Animazinoko film laburren lehiaketea martxan

Bizkaie! 2009-12-11 14:11   Barriak

Igazko edizinoan, jaioterri desbardineko (AEB, Peru, Argentina, Japonia...) 200 lanetik gora aurkeztu ziran. Oraingoan be, deialdia danentzat dago zabalik, adina, jaioterria zein bizilekua edozein izanda be. 2010eko zezeilaren 26ra arte egongo da izenak emoteko epea zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nire sofan egin zeinke lo (I)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-12-10 14:35   Bidaide

Hui Ling Law Singapurren jaio eta bizi dan 28 urteko neskatoa da. Munduko hainbat herrialde bisitau ostean, orain Europara joan gura dau, libretik. Berarentzat, idealena, bisitetan dituan lekuak eta, batez be, 'bertan bizi diran biztanleak' sakon ezagutzea da. Zelan lortu hori aurrekontu eskasagaz? Erantzuna ‘couchsurfing’ da, hau da, 'sofatik nabigau'.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gabriel Anandak emongo deutso amaierea Art After Darken azken saioari Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2009-12-10 14:33   Musikea

Abenduaren 11n, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren azken saioa eskainiko dau. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan diseinautako programa honetan artea eta estaduko nahiz nazinoarteko DJen saioak buztartzen dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

3. Sektoreko Hiztegi Teknikoa plazan

Bizkaie! 2009-12-09 11:23   Euskerea berbagai

Hiztegia teknikoa da izan, baina berba arruntak be batzen ditu, teknikoak izan ez arren, Hirugarren Sektoreko esparruan erabilten diran berbak diralako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Unai Iturriaga: 'euskaldungotik aparte, existiduten garela be ez dakie'

Koldo Isusi Zuazo 2009-12-04 14:39   Barriketan

Bertsolari durangarra, 2009ko Txapelketa Nagusiko finalistea

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gerra osteko Bilboko lehenengo andereñoak omendu ditu Bilboko Udalak

Bizkaie! 2009-12-03 14:48   Euskerea berbagai

Gaur, abenduak 3, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, Bilboko Udalak gerra osteko Bilboko lehenengo andereñoak omendu gura izan ditu eta udaletxeko Arabiar Aretora batu diran andreñoei esku-erakutsia emon deutse Iñaki Azkuna alkateak eta Ana de Castro Euskera Saileko zinegotziak, Bilbon euskerearen alde egindako lanaren esker onez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jon Kortazar: 'berbazko zubiak eregiten ahalegindu naz beti'

Bizkaie! 2009-12-02 14:42   sariak-autortzak

Jon Kortazarrek eskerrak emonaz hasi dau berbaldia baina eskerrona adierazoteaz gan, harago joan da eta aurretik saria jaso dabenak gogoan hartu ditu. 'Nire lana euskal literatureari argia emotea izan da eta berbazko zubiak eregiten ahalegindu naz beti, egilea eta irakurlea alkartu ezean, berbak airean galtzen baitira'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Joxe Agirrek jarriko deutso txapela 2009ko irabazleari

Bizkaie! 2009-12-02 14:27   Bertsolaritzea

Abenduaren 13an, domekan, Santa Luzia egunean jokatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala; 14.500 lagunentzat lekua egin da (orain dala lau urteko ekitaldian baino 1000 lagun gehiagorentzat) eta sarrerak orain egun batzuk agortu ziran, 'kultur adierazpide arrakastatsuaren seinale'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Wagah', alemaniar dokumentalak irabazi dau ZINEBI 51ko Sari Nagusia

Bizkaie! 2009-11-30 11:02

Euskal zinemari jagokonez, Oriana Alcaineren eta Alejandra Marquezen '5 recuerdos' filma birritan izan da saritua. Batetik, Euskal Zinemaren Sari Nagusia jaso dau eta, bestetik, SGAE eta Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Alkartearen Sari Nagusia.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Finaleko ateetan sarritan parau danak kantauko dau BEC-en

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-11-30 09:59   Bertsolaritzea

Aitor Sarriegi da falta zan azken finalistea. Aurreko finaletan ateetan parau ostean, lortu dau beasaindarrak. Belodromoko saioan 651,75 puntu batuta, Sustrai Colina be aurreratu dau sailkapenean.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Durangoko Azokea etxeko txikientzat

Bizkaie! 2009-11-26 16:38   Kulturea

Kontuak kontu, 44. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan, ume eta gaztetxuek eurentzat beren-beregi diseinautako gunea izango dabe: Haur Literatur Aretoa. Berbaro alkarteak antolatu eta Gerediagaren laguntzinoa dakarren ekimen honen helburu nagusia 2-12 urte bitarteko umeak euskerazko literatura eta musikara hurreratzea da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zarama Zuzen!, talde santurtziarraren berpizkundea

Bizkaie! 2009-11-26 14:32   Musikea

'Zarama Zuzen!' CD-DVDa aurkeztu dabe gaur Bilbon Joseba eta Roberto taldekideek. Taldearen ikur diran kantuetako asko jaso ditue (Kostako bidea, Bostak bat, Dena ongi dabil, Gasteizko gaua...) eta hiru bertsino, horreetako bat Eskorbutoren 'Eskizofrenia', hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arte sortu barria Getxoarte 2009 erakusketan batuko da

Bizkaie! 2009-11-25 14:50   Kulturea

Danetara, 60 artista gaztek parte hartuko dabe Getxoarte 2009an, Euskal Herriko arte plastiko eta bisualen sorkuntza barria bultzatzeko eta sustatzeko asmoa dauen ekimenean, hain zuzen be. Erakusketea datorren astean izango da, abenduaren 4tik 6ra, Areetako Geltokia plazako karpan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskera hutsez bakarra dan Lekeitioko XXXII. Euskal Zine eta Bideo Bilera zemendiaren 24tik 28ra

Bizkaie! 2009-11-24 13:01   Barriak

Aurten, 37 lan jaso arren, epaimahaiak aukeratutako 35 dira ‘Urrezko Antzarra’ sariarengaitik ekitaldi honetan lehiatuko diranak. Horreetatik 27 amateurrak dira eta 8 profesionalak. Hamabi lehiakide Gipuzkoakoak dira, 3 Arabakoak eta 20 Bizkaikoak (4 Lekeitiokoak eta beste 4 Lea-Artibaikoak).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Etorkinak eta euskerea berbagai XIV. Jagon Jardunaldietan

Bizkaie! 2009-11-24 10:47   Euskerea berbagai

Euskal Herrian azken urteotan indartu dan fenomeno bat jorratu da berenberegi jardunaldietan: etorkinen gaia euskerearen ikuspuntutik. Horrezaz gan, beste ekitaldi bat be egin da: Akademiaren Euskera agerkari ofizialaren azken zenbakia aurkeztu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'La causa de Kripan' filmak ablazinoaren errealidade gordina erakusten dau

Karolina Almagia 2009-11-23 14:54   Barriak

Omer Okeren bigarren film luzea, La causa de Kripan, estreinau barri da. Film horrek ez dau izan beste askok besteko oihartzuna eta baleiteke publikoak ez ezagutzea. Bistan da medio gitxigaz eginda dagoala eta, ondorioz, oso promozino eskasa izan dau. Halanda be, beharrezkoa da oso gordina dan errealidade hau publikoari hurreratzea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

The Uski´s 'Katuek bezala' dator

Bizkaie! 2009-11-20 14:58   Musikea

Itsasoko haizearen norabidearen antzean, orain hegoaldetik, orain iparraldetik, The Uski´s Elantxobe eta ibarrangelutarrek be euren kanten sonoridadea zeozertxu aldatu eta haize barriakaz jatorkuz 'Katuek bezala' diskoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)