Hamabi kanta propio batu ditu Ruper Ordorikak disko barrian

Bizkaie! 2009-11-18 14:18   Musikea

Hogeta bederatzi urte pasau dira Ruper Ordorikak lehenengo diskoa, 'Hautsi da Anphora', atara ebanetik, baina musikariak ez ditu sasoi hareetako grina eta gogoa galdu, aurkeztu barri dauen 'Haizea garizumakoa' lanean igarten dan legez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Zuztarretatik ahora!' plazan, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko material osogarria haur hezkuntza eta lehen hezkuntzarako

Bizkaie! 2009-11-18 12:39   kulturbiz

Egitasmoaren oinarria eta helburua, ondare linguistikoa, etnografikoa eta kulturala batzea eta aztertzea izan da, gero berorregaz Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeentzat material didaktikoa sortzeko. Lana DVD euskarrian kaleratuko da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Zinema bultzatuz' programeari esker, Gabonetan euskerazko filmak eskainiko dira hainbat zinema-aretotan

Bizkaie! 2009-11-18 11:16   Barriak

Abenduaren 2tik 2010eko urtarrilaren 6ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 19 udalerritan euskeraz produzidutako edo euskerara bikoiztutako filmak izango dira ikusgai. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak alkarlanean abiarazotako 'Zinema Bultzatuz' kanpainea antolatzeko 100.000 euro erabili dira.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

batBIRAlau, euskal kulturearen Nafarroako zirkuitua zemendiaren 22an hasiko da

Bizkaie! 2009-11-17 13:40   jardunaldiak

Zirkuitua zemendiaren 22an hasi eta abenduaren 11n amaituko da, eta formatu zein kalidade handiko bost ikuskizun eroango ditu Uharte, Etxarri Aranatz, Berriozar, Auritz eta Artika herrietara. Ruper Ordorika musikaria eta Euskarazetamol antzerki obrea izango dira, besteak beste, jentaurrean.

»» Ikusi argazki guztiak (0)

'Basa dantza' Jimmy Arrabit Trio-ren lehenengo ekinaldia

Bizkaie! 2009-11-17 11:36   Musikea

'Basa dantza', Jimmy Arrabit beteranoaren (Itoiz, King Mafrundi, Sustraia...) jazz esperimentua da. Errabal jazz zigiluaren eskutik dator eta musika personala proposatsen deuskue: afro-beat erritmoen artean, Euskal Herriko betidaniko melodiei jazz eta elektro-dub eraginak erantsiz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

XX. Errebonbillo Margo Lehiaketako lanak ikusgai Elorrion

Bizkaie! 2009-11-16 14:34   Kulturea

Lehenengo saria Jose Reyes-k irabazi eban 'La muralla de la guardia' izeneko lanagaitik. Bigarren saria Carlos Espigarentzat izan zan, 'Parraren ingurua' lanagaz. Hirugarren saritua, barriz, Iker Mugarra izan zan 'Vista aérea' proposamenagaz eta Elorrioko Herritarrarentzako saria Ana Mateo-k eroan eban, 'Elorrioko enparantza' izenburuko koadroagaitik.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

After

Karolina Almagia 2009-11-16 10:48   Zinema kritikak

Belaunaldi baten porrota agertu nahi dau zuzendariak, ondo da, baina horretarako ez da errepetidu behar eszena berbera behin eta barriro. Saltoka ibilten da filma, aurrera eta atzera, baina horrek ez ez dau ezelako ekarpenik egiten, ikuslearen zorabioa ez bada.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Portugaleteko X. Nazinoarteko Otxote Jaialdia zemendiaren 18tik 22ra

Bizkaie! 2009-11-16 10:21   Musikea

Jaialdiaren X. edizinoaren harian, lau CD dakarzan kutxa berezia plazaratu dabe. Kutxara orain arteko bederatzi edizinoetan programautako taldeen 83 kantu batu ditue zuzenean grabauta. Salneurria: 24 euro.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sustrai Colina eta Amets Arzallus lehenengo; faborito asko artega

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-11-16 09:47   Bertsolaritzea

Zapatuan jokatu zan Tolosan lehenengo bueltako bigarren finalaurrekoa. I. Elortzari zortziko txikerreko bertsoko potoak hogei puntu kenduko eutsozan gitxienez. Saioa irabazteko behar zituanak justu. Bestalde, atzoko Hendaiako saioko puntuazino altua ikusi eta gero, bizkaitarrek finalean sartzen gatx izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Kirolean euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainea aurkeztu dau Bizkaiko Foru Aldundiak

Bizkaie! 2009-11-13 14:05   Euskerea berbagai

Kirol jardueretan euskerearen erabilerearen sentsibilizazino eta sustapen kanpainea aurkeztu dau gaur Bizkaiko Foru Aldundiak. Batez be 6 eta 16 urte arteko edade tartean egiten diran kirol jarduerei begira atondu dau kanpainea, eta kirola egiten daben umeei zein eurek ikustera doazen helduei zuzenduta dago.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hogei urte 'Jo Ta Ke'

Saioa Torre Gereketa 2009-11-12 14:36   Musikea

Orain dala hogeta bat urteko abuztuaren 14an igon eben Su Ta Gar taldeko kideek lehenengoz eszenatoki ganera eta orduan biztutako sua amatau barik dago oraindino. Igaz, uteurren berezia ospatzeko antolatutako kontzertu-biran -aurtengo abuztuan amaitu dana- oinarritutako CD bikotxa eta DVDa -120 minutu- aurkeztu ditue gaur Bilboko Kafe Antzokian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ken Zazpik publikoagaz ospatu gura dau taldearen zazpigarren urteurrena

Bizkaie! 2009-11-11 14:56   Musikea

'Magia daukan lan bat da, jente askoren emozinoak batzen dituana. Lan hau gure eskerrak emoteko erea da, zazpi urteotan gugaz egon diranei oparia', azaldu dau Eñaut Elorrietak 'Ken Zazpi urte zuzenean' disko eta DVDaren aurkezpenean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

II. Zinebiexpress lehiaketeak Bilbon filmautako labur onenak sarituko ditu

Bizkaie! 2009-11-11 14:32   Barriak

Astegoienerako iragarri dabe II. Zinebiexpress. Izen-emotea zapatuan, hilaren 14an, izango da, 9:00etatik 11:00etara, Zabalgune Eraikinean. Eskaerak ez dira mugatuak izango, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Lehiaketearen oinarriak kontsulta daitekez hurrengo web orrian www.zinebiexpress.es.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator XXIII. Jokin Zaitegi Sariketea, Literatura Nobel Sariak euskeratzeko bekea

Bizkaie! 2009-11-10 10:54   Kulturea

2009an Suediako Akademiak Herta Müller idazle errumaniar-alemanari emon deutso Literaturako Nobel Saria, eta Jokin Zaitegi Sariketa honen helburua Müller-ek idatzitako Atemschaukel (Arnasaren kulunka) eleberria itzultzea da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ilargipeko gehiegikeriak

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-11-09 14:26   Bidaide

Ko Phangan ugartean ez dabiz, ez, txikikeria kontuetan. Ez 'katxiak' ezta 'litroak'. Tailandiako golkoko ugarte txikian konbinaduak baldeetatik edaten dira eta garagardoa hiru edo bost litroko tankeetatik. Egunero dagoz jai-giroan, baina ilargi beteko gauetan mugarik bako katarsia bizi dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren kudeatzailea hil da

Bizkaie! 2009-11-09 10:25   Euskerea berbagai

Auto-istripuz hil zan zapatuan, zemendiak 7. Hilbeila Euskaltzaindiaren egoitzan egongo da gaur, 10:00etatik 17:00etara. Ondoren, 19:00etan izango da hileta-eleizkizuna Zornotzan, Larreako Karmengo Santutegian.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza ikaragarri

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-11-09 10:01   Bertsolaritzea

Bergarako saioak zera argitu euskun: txapelketako errepikatzaile katedradunak kokotekoak errepartidu zituela BECarioen artean. Gasteizen, Miren Amurizaren saio erregular eta kontrolatua aitatu behar da, onenen parekoa eta bere bakarreko bertsoak, barriz, barriro entzun beharrekoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Bidaiariaren Txokoa' ekimenak munduko musikak dakarz

Bizkaie! 2009-11-06 14:00   Musikea

Herrialde desbardinetako kultura, ohitura eta jentea hurreratzeko helburua dauen 'Bidaiariaren Txokoa' programearen seigarren edizinoak, zemendian zehar munduko musikak eskainiko ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (4)