Karmelo Etxenagusia, Urrezko Idazluma // Mark Kurlansky, Zilarrezko Idazluma // Unai Elorriaga, Zazpi Kale Saria

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Kulturea
- Mark Kurlansky Idazlea, kazetaria, historialaria, euskal gaietan aditua. Oso oker ez bagagoz, AEBetako egunkarietan idazten dituan artikuluez ganera, bost liburu daukaz plazan eta horreetako batzuk oso ezagunak: 'A Biography of the Fish That Changed the World' edo 'The Basque History of the World'. Horrezaz ganera, gastronomiagaz lotutako idazletzat joten dabe askok, historiako jateko batzuei buruz idatzi dauelako; horren harian, azkena 'Salt' izenekoa, gatzaren ganeko liburua, Bilboko azokan be erosgai izango dan liburua. Azken aldian, AEBetan euskal idazleak ezagutarazoteko bideen bila ...

Txokolatezko pastela

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Hojaldrezko basea prest daukagunean, trufea landuko dogu jarraian. Lapiko baten irakiten ipiniko doguz esnea, kipurra, azukerea eta arrautza gorringoak. Bien bitartean, txokolate koberturea txikituko dogu aizto bategaz, arto alearen neurria lortu arte. Lapikokoa irakiten hasten danean, sua amatau eta txokolatea botako dogu esnetara. Geldiro-geldiro dana nahasten joango gara txokolatea desegin arte. Ondoren, bero-bero dagoala, nahaste guztia hojaldrezko basera bota eta jarraian, dana batera hozkailuan sartu eta bospasei ordutan bertan itxi. Ondorioa oso trufa fina izango da hojaldrezko basearen ...

Gus Van Sant zuzendariak historia urratu dau Cannesen

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Zinemea
Sariak - Urregorrizko Plamondoa: 'Elephant', Gus Van Sant-ena. - Zuzendaria: Gus Van Sant, 'Elephant' filmagaitik. - Epaimahaiaren Sari Ngausia: 'Uzak', Nuri Bilge Ceylan zuzendariarena. - Epaimahaiaren Saria: 'A Cinq heures de l'après-midi', Samira Makhmalbaf-ena. - Aktoresa: Marie-Josee Croze, Denys Arcand zuzendariaren 'Les Invasions Barbares' filmagaitik. - Aktorea: Muzaffer Ozdemir eta Mehmet Emin Toprak, Nuri Bilge Ceylan-en 'Uzak' filmagaitik. - Gidoia: Denys Arcand, D. Arcand-en 'Les Invasions Barbares' filmagaitik. - Urregorrizko Palmondoa (Film laburra): 'Cracker Bag', Glendyn Ivin-ena. - Epaimahaiaren Saria (Film laburra): 'L'homme sans tête', Juan Solanas-ena ...

Zine Munduko Euskaldunen I. Topaketak Tokion

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Zinemea
Topaketa honeetan erakusteko aukeratu diran zortzi film luzeak ondoko honeexek dira: 'La caja 507', Enrique Urbizurena; '800 balas', Alex de la Iglesiarena; 'Arrebato', Ivan Zuluetarena; 'Lucia y el sexo', Julio Medemena; 'Los novios bulgaros', Eloy de la Iglesiarena; 'Torremolinos 73', Pablo Bergerrena; 'Los lunes al sol', Fernando Leon de Aranoarena; eta, 'Marujas asesinas', Javier Rebollorena. Film laburrei jagokenez, ondokoak ikusi ahal izango dira: 'Mirindas asesinas', Alex de la Iglesiarena; 'Muerto de amor', Ramon Barearena; 'La primera vez', Borja Kobeagarena; 'Tercero ...

Bizkaiko Foru Aldundiaren administrazino telematikoa

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   sarean
BizkaiBai zerbitzua bide telematikoen bitartez erabilteko, erabiltzailearen ordenagailuak ondoko softwarea behar dau: a) Netscape Navigator 4.06 Nabigatzailea (edo bertsino barriagoa), edo Internet Explorer 4.0 Nabigatzailea (edo bertsino barriagoa); batera zein bestera, cookie-ak eta Applets Java eta Javascript-erako euskarria aktibauta euki behar dira). b) Adobe Acrobat Reader 4.05 edo bertsino barriagoa (erabilera egokia lortzeko ezinbestekoa). Gotzon Plaza, Informatikoa

Linux-Microsoft: burruka sutsuaren beste atal bat

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   sarean
- Euskaltel eta teknologia barriaren aldeko apostua Wireless sistemak erabiliz Euskaltelek Euskal Herriko herri txikietara eroango ditu Internet eta telefoniako zerbitzuak. 'Celeria' izeneko proiektua martxan jarri da bai Bizkaian eta bai Coruñako probintzian. Bizkaian, Derio herrian sei hilebeteko aprobak egin ditue teknologia hau erabiliz eta Galizian Meicende inguruan be ibili dira. Oraingoz, Euskal Herrian, Euskaltel enpresearen eskaintzea 42 udalerritara zabaltzen da eta fibra optikoa erabiliz, hurrengo bi urteotan 92 udalerritara helduko dira. Hori guztia, teknologia 'tradizionalari' jagokonez baina wireless teknologia barria ...

Asiatik heldutako negu baltza

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Izurriteei aurre egiteko bideak Izurritea agertzen zanean, beti be antzeko neurriak hartzen zituen: izurriteak jotako lurrak zarratu egiten ziran. Beraz, ezinezkoa zan bertara lagun eta merkantziarik sartu eta atara. Bideak jagoten ziran, kasu batzuetan gudariak erabiliz eta aginduak zorrotz betearazoz. Gero, usain gozoko bedarrak erabiliz, suteak biztu eta etxeak eta herriko kaleak lurrineztatzen ahalegintzen ziran, suteek eragindako kea erabiliz. Bai pobre edo behartsuak zein eskaleak, herritik kanpo botaten zituen eta bardin egiten eben abere batzuekaz, berbarako txarriakaz. Herriak zarratuta eukiteak ...

Okelea

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Jan edanak
Okelearen koipearen gehiengoa saturatua edo osasunerako arriskutsuagoa da; dana dala, okela klase batzuk aberatsak dira koipe insaturatuetan eta horreek osasunerako askosaz hobeak dira. Okeleak kolesterola be badauka. Mineralei jagokenez, okelea burdinean da aberatsa eta gainera okelearen burdin mueta gure gorputzak oso ondo absorbidu eta erabili leike (landareena baino hobeto). Zinkean be aberatsa da okelea. Bitaminen artean, B taldeko bitaminak aitatu behar doguz: niazina, B1, B2 eta batez be B12 bitamina. B12 edo zianokobalaminaren bakotasunak anemia megaloblastikoa eta trastornu neurologikoak sortarazoten ...

Hauteskunde-azokea

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Dana dala, ez daigun pentsau botoak erostea gauza erraza zanik. Erosketeak zailtasunak be bazituan eta ondo antolatu beharra egoan. Horretarako, hautagaiek talde bereziak edo batzordeak sortzen zituen. Talde horreen eginbeharra, hautesleak ahalik eta ondoen ezagutzea zan euren botoa zelan eskuratu hobeto jakiteko, berbarako, sendi-loturak erabiliz edo ondo ezagutzea zeintzuk ziran botoa emoteko gaitasuna ebenen beharrizak (beharra, dirua, janaria) behin horreen barri izan ostean, botoen ordezko eskaintzea egiteko. Zeregin hori betetako batzordeek herri edo auzo bakotxean ordezkariak izentetan zituen. Ordezkari horreek ...

'Indianoak' espedizinoa

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Euskaldunak munduan
Kanadako gobernuak makailaoaren arrantzea galarazo dau dekretu bidez Gehiegizko eta neurriz kanpoko arrantzearen eta azken aldian makailaoaren habitat edo bizilekuan izandako aldaketen eraginez, makailaoaren biziraupena bermatzeko hartu dau erabagia Kanadako Gobernuak eta aurrerantzean, arrantzarako kupo oso txikia egongo da, gehienbat ikerketa asmoetarako. Era horretara, Kanada sortu aurretik be euskal arrantzaleen beharleku eta bizileku izan diran Ternuako kostaldea eta makailaoaren arrantzea denporaldi luzerako galdu dira, adituen esanetan, urte asko pasauko dira makailaoaren arrantzea barriro baimentzeko. Gaiaren harian, hona hemen 1497ko pasadizu ...

NABOren web gune barria

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Euskaldunak munduan

Perretxiko-nahaskia

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Ezetan hasi aurretik, oso garrantzitsua izango da trapu busti edo umel bategaz, pazientzia eta kontu handiz perretxikoak ondo garbitzea. Hurrengo pausuan, zartaginean ipiniko doguz oliba-orioa eta txiki-txiki egindako berakatza; kolorea hartzen hasten danean, perretxikoak botako doguz eta gatza norberaren gustora. Perretxikoak ur ugari dauka barruan eta ur hori kentzea izango da hurrengo beharra; ebaporazinoaren bitartez lortuko dogu hori eta onena, zartagina tapau barik eta su motelean egitea da. Bien bitartean arrautzak apur bat irabiatuko doguz, apurtu besterik ez ...

Labayru Hiztegia, Bizkaiera eta Batua (b)uztarturik (euskera-gaztelania)

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Kulturea
Adolfo Arejitaren (Zuzendaria) gogoetak: - 'Etxekoa goraldu auzokoa onartuz' Gure zuzendari Ander Manterolak ahotik atara eban esaldi polit hori Labayru Hiztegia (LH) Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian aurkeztu zan egunean, gure lanaren izakerea eta sustraia argiro erakutsi guran. LHak euskera osoa hartzen dau, euskalki eta tradizino idatzi guztietako lexiko-ondarea batu eta landu dau. Baina ahalegin apartekoa egin dau sartaldeko geure euskerea, bizkai euskerea ahalik eta gehien jasoteko. 'Etxekoa goraldu', ze bizkaieradunok geure berbetearen eretxi txarrak galdu gaitu eta geureaz harrotu beharrizan handia ...

BAR (Bilbao Accion Rock)

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Musikea

Bizkaiko harrobia

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Bertsolaritzea
Arabako Txapelketea Araban, eskolartekoaz ganera, nagusien mailakoa be martxan dago. Arabako Txapelketea Bizkaikotik bereiztu zanetik urtero jokatzen da sasoi honetan. Kanporaketen ostean finalaurrekoetan dira honezkero. Maiatzaren 10ean izan zan lehenengoa, Legution, eta Asier Otamendik lortu eban puntu gehien eta finalerako txartel zuzena; Oihane Perea eta Ruben Sanchez geratu ziran bigarren eta hirugarren. Maiatzaren 17an Amurrion jokatu zan bigarren finalaurrea; Manex Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi, Zigor Enbeita, Alberto Martinez eta Irati Anda izan ziran aurrez aurre eta ...

The Matrix Reloaded, ikuskizuna pantailaratzeko prest

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   Zinemea
Matrix filma eta ganerako produktuak Edozelan be, Reloaded eta Revolution ez dira izango produktu honen emoitza bakarrak; izan be, datorren urtearen hasikeran DVDan pantailaratuko jaku Matrix-en unibersoan girotutako kontakizun laburrek osotzen daben Animatrix animazino-film japoniarra. Ganera, daborduko Matrix-en ganeko bideo joko barri bat be aurkeztu dabe eta, jakin ahal izan dogunez, The Matrix Reloaded estreineteagaz batera jarriko da salgai. Dana dala, idazki txiki hau zuen jakingurea asetzeko adinakoa izan ez bada, The Matrix-en web orri ofizialetik osteratxu bat egin eta ...