epe-ibaia alkartea sortu dabe

Bizkaie! 2024-04-17 08:54   Zinemea

Ibaia eta EPE-APV alkarteen fusinoari esker.

Ibaia eta EPE-APV Ezohiko Batzar Orokorrak fusino-proiektua onartu dabe, bizi dogun unean modu aktiboan lankidetzean aritzeak eta ahots bakarra izateak dauen garrantzia nabarmenduz, beti be, enpresek eta sektoreak aurre egin beharreko erronkak gainditzeko helburuagaz.

Beste hainbat enpresatako hamar personek osotuko dabe behin-behineko Zuzendaritza Batzordea: Marian Fernández (Txintxua Films); Iker Ganuza (Lamia Producciones); Carlos Juárez (Basque Films); Koldo Zuazua (Kowalski Films); Ricardo Ramón (Dibulitoon Studio); Miren Berasategui (Lotura Films); Eduardo Carneros (Euskadi Movie AIE); Francisco Ruiz (Sonora Estudios); Xabier Berzosa (Irusoin) eta Idurre Cajaraville (Baleuko).

Marian Fernández (Txintxua Flms) ibiliko da presidente-lanetan, eta Carlos Juárez (Basque Films) izango da presidenteordea. Hori bai, hilabe biko epearen barruan hurrengo urteetarako gobernu-organo barria aukeratuko duaen Ezohiko Batzar Orokorra deitzeko konpromisoagaz.

Alkarte barriaren barne hartutako enpresek, Euskadiko ikus-entzunezkoen produkzino ia osoa ordezkatzen dabe, esaterako; 20.000 especies de abejas, Cinco lobitos, Unicorn Wars eta Irati film luzeak; Karpeta urdinak, Maldita eta A Love Song to Sarajevo dokumentalak; Balenciaga, Intimidad, Itxaso edo Goazen telesailak; Herri txiki, infernu handi, Esto no es normal, Piztu telebista edo Akelarre ETBko programak; eta Estaduko telebistan egindako programa honeek, Cocina abierta de Karlos Arguiñano (Antena3), Cifras y letras (RTVE) edo Órbita Laika (RTVE)

Hainbat helburu izango ditu alkarteak aurten; Ikus-entzunezkoen Komunikazino Lege Orokorraren arau-garapena; Zinemearen eta Ikus-entzunezkoen Kulturearen Legearen proiektu barria; lanen jabetza intelektualaren defensea; euskal foru-lurraldeetan zerga-harmonizazinoa topatzea eta eredu jasangarria egitea; edo euskerazko ikus-entzunezkoen edukien produkzinoa eta zabalkundea sustatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu