Izena emoteko epea irailaren 15era arte dago edegita

Bizkaie! 2024-04-02 10:59   Zinemea

Jaialdiaren 17. edizinoa abenduaren 6tik 15era egingo dogu; produktoreek, zuzendariek eta errealizatzaileek lanak aurkezteko garaia da beraz, adierazo dabe atontzaileek.

Mendiagaz zerikusia daben gaiek hartuko dabe parte jaialdian, besteak beste, alpinismoa, eskaladea, abenturea eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia eta naturea. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera produzidutako lanek baino ezin izango dabe izena emon.

Sail Ofizialeko sari guztiek izango dabe Eguzkilore edota Txalaparta garaikurraz batera diru ordainketea, eta guztira 24.800€ emongo dira.

Emon izena hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu