'Bizkaia, land of riders' lanaren estreinaldia Bilbon

Bizkaie! 2024-03-13 08:23   Zinemea

Martiaren 21ean, dokumentalaren erabateko estreinaldia izango da BBK Salan.

Alfonso Fernández Mudakan © Amezaga | Ikusi handiago | Argazki originala

Martiaren 21ean, Bizkaia, land of riders dokumentalaren erabateko estreinaldia izango da BBK Salan. Bizkaiko surfaren historia osoa erakusten da dokumentalean, joan dan mendeko 70eko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte. Surf Channelek produzidu eta Isio Noyak zuzendutako filmak surf amateurra eta lehenengo peñak ditu ardatz, baita lehiakorraz be, eta federazinoko erakundeei eta ha babesten daben erakundeei ahotsa emoten deutse, baita Bizkaiko kosteldeko surflari handiei be: Kepa Acero, Eneko Acero, Javi Amezaga, Ariane Otxoa, Gorka Yarritu, Naxo González, Yago Domínguez... Pantaila handian ikusi ahal izango dan lehen aldia eta bakarra (ondoren telebistan baino ez da ikusiko) hilaren 21ean izango da Bilboko Kale Nagusiko BBK Salan. Ekitaldia 18:00etan hasiko da eta Aitor Gabiña Surf Channeleko zuzendaria eta hainbat surflari izango dira bertan. Sartzea doban eta librea izango da lekua bete arte, aldez aurretik gonbidapenik erreserbau barik.

Peña Txuri (1989): Jorge Imbert, Eneko Acero, Iñigo Iraola eta Chappy Jennings. © Amezaga

Bizkaia, land of riders, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren babesari esker, orain mende erdi Bizkaira heldu zan kirol baten historia sakon erakusten dauen produkzino aitzindaria da. Apurka-apurka, kirol hori profesionalizetan joan zan Mundakakoa lako olatuetan eta gure lurraldea mundu mailan kokatzen hasi zan. Dokumentalak Bizkaiko erreferentziazko hondartzak erakutsi eta protagonistek gorabehera danak, besteak beste, lehiaketak, surflariak, shaper-ak eta Bizkaiko Surf Federazinoa erakutsiko deuskuez.

Surf Channel

Surfaren munduari eskainitako Europako lehen kanalaren bultzadeari esker jaio da filma. Bulow Media eduki banatzailearen eskutik jaio zan, 2018an.

Surf Channelek Donostian ekin eutson ibilbideari, besteren edukiak eta produkzinoak emonez. Gaur egun, bere eduki eta programen produktorea da, baita dozena bat film dokumentalena be. Lehenengoa TVEgaz koprodukzinoan izan zan 2019an: Caminando las olas, Kepa Acero surflari bizkaitarrak Donejakue Bidea egiten jarraitzen eban lana, etapak bizikletaz eta surfean buztartuz. Gaur egun, Surf Channel – egunean 24 orduz emitiduten dau, eta olatuen grabazinoan adituak diran profesionalen talde propioa dau – Estaduko kable operadore guztien (Movistar izan ezik) eta FAST TVko hainbat zerbitzuren (Free Ad-supported Streaming Television) bidez ikusi daiteke; doban dagoz eskuragarri eta smart TV batzuetan harpidetza barik, besteak beste, Samsung edo LGn. Holan, Espainia osoko bost miloe etxetan dago, baita Europako gainerako herrialdeetan be, Rakutenen bidez (43 herrialdetako 90 miloe etxetan).

Kontuak kontu, martiaren 21ean, eguenean, BBK Salan erabateko estreinaldia egin ondoren, Bizkaia, land of riders dokumentala Surf Channelen emon eta nazinoartean banatuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu