'Oppenheimer' nagusitu da Urrezko Globoetan

Bizkaie! 2024-01-08 07:50   Zinemea

Christopher Nolanen filmak bost ataletan irabazi dau.

Oppenheimer Christopher Nolan zuzendariaren filmak, Robert Oppenheimer fisikaria, bonba atomikoaren asmatzailea, protagonista dauen filmak drama onenaren, zuzendari onenaren (Nolan), dramako gizonezko aktore onenaren (Cillian Murphy), bigarren mailako gizonezko aktore onenaren (Robert Downey Jr) eta soinu banda onenaren (Ludwig Göransson) sariak eroan ditu.

Barbie gaueko faborito nagusia zan, izendapen gehien zituen lana baitzan, baina atal bitan baino ez dau irabazi, hau da, arrakasta zinematografikoaren sail barrian eta jatorrizko kantu onenarenean, What Was I Made For? Billie Eilishen abestiari esker.

Beste alde batetik, Poor Thing Yorgos Lanthimosen zientzia-fikzinoko komediak irabazi dau komedia onenaren Urrezko Globoa, baita, Emma Stoneren lanari esker, komediako emakumezko aktore onenarena be.

Anatomie d'une chute Frantziako pelikuleak irabazi dau atzerriko film onenaren Urrezko Globoa.

Beverly Hillsen, Los Angelesen (AEB), egindako galan, mezurik azpimarragarriena Lily Gladstone jatorrizko amerikarrarena izan da. Killers of the Flower Moon Martin Scorseseren filman egindako lanari esker irabazitako saria, dramako emakumezko aktore onenarena, siksiká oinbeltzen hizkuntzan eskertu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu