24 Ordu Digitalean, abenduaren 10ean eta 11n

Bizkaie! 2021-10-29 10:08   Zinemea

Euskarri digitalean 24 ordutan egin behar da dana.

Helburua multimedia munduaren zaleentzat parte-hartze formula barria edegitea da, lan-taldeak sortuz eta teknologia barriak erabiliz. Sormenak, originaltasunak, idea biribilek eta istorioek emoitza harrigarria dabe beti.

Lehiaketearen oinarrietan idatzita dago film laburrean esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu behar dirala, aurretik atontzaileek proponidutakoak.

Formatoa: .mp4 edo .mov (H264), konpresino barik 16:9 formatu-ratioan (1280x720).

Edozelan be, informazino hori guztia parte-hartzaileei lehiaketea hasten dan momentuan bertan emongo jake.

Eskatutako denporan lana amaitzeko, talde bakotxak bere burua atondu beharko dau produktua amaitu eta entregetako beharrezkoak diran arlo artistiko eta tekniko guztiak zehazteko.

Taldeak Euskal Herria osotik datoz, batez be Durangaldetik, batzuk lehenago egonak dira eta beste batzuentzat lehiaketa batean parte-hartzen daben lehen aldia da.

24 Ordu Digitalean lehiaketeari barikuan, abenduaren 10ean, 17:00etan ekingo jako eta film laburrak abenduaren 11n erakutsiko ditue Arriola Antzokian, 20:00etan eta ondoren sariak emongo ditue:

- Sari nagusia: 700€

- Lehenengo finalistea: 500€

- Finalistea: 500€

24 Ordu Digitalean abenduaren 10ean, 17:00etan ekingo jako aurtengo edizinoari eta izena emoteko mezu bat bialdu behar da 24ordu@arriolaka.eus e-postara.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu