'Ardiak eta otsoak' euskeraz

Bizkaie! 2017-05-08 08:09   Zinemea

Zineuskadi-k sustatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker, Ardiak eta otsoak filma euskeraz estreinau da zinema-aretoetan pasa dan barikuan.

Bilbon (Multicines), Errenterian (Niessen), Donostian (Antiguo Berri), Gasteizen (Florida), Getxon (Getxo Zinemak), Eibarren (Coliseo) eta Durangon (Zugaza) estreinau dabe baina  Zumarragan (Zelai Arizti), Beasainen (Usurbe), Galdakaon (Torrezabal), Mungian (Torrebillela), Derion (Gurea), Zornotzan, Azkoitin (Baztartxo), Azpeitin (Soreasu) eta Muskizen (Meatzari) be izango da. 

Ardiak eta otsoak urruneko lurralde magiko bateko otsoen kanpalekuan kokatzen da. Otso taldeko buru izateko otso biren arteko burrukea da oinarria: alde batetik, Ragaer anker eta indartsua, eta bestetik, hari aurre egiten saiatuko dan Gris izenekoa.

Burruka gogorrak ez eze, maitasun eta magia kontuak be tartekatzen dira istorioan zehar, berbarako, zer jazoko litzateke otso bat bere kobazuloan dagoala ardi bihurtuko balitz?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu