Honeek zamudioztarrok...
2017-06-19 15:32Burutik eginda ez, baina berbakera berezia eurena....
Seguru nago kalean preguntetan hasten bagara, euskaldun askok ez dauela jakingo zer dan arean, obuen, ginarrea, belu edota honeen moduko berbak. Batuak indar handia dau gaurko euskaldunen artean, eta hainbat berba desagertzeko zorian egon leitekez, hiztunek ez dituelako erabilten.
Lagatzu Zamudioko euskera alkarteak, Euskal Jaiaren barruan, lehiaketa erraldoi bat planteau deutse herritarrei. Proba fisikoak, musikalak eta kulturalak izango dira. Proba kulturalak, jakina, Zamudion eta inguruan erabilten diran bertoko berbak izango dira. Beraz, izerdia boteteaz ganera (oraingo egunetan baino gehiago ez dabe botako) irabazteko asmotan doazanek serio serio ikasi beharko ditue Zamudioko berbak. Egongo ete da zamudioztar cum laude-rik Lagatzu Xtreme lehiaketan?
Erantzuna zapatu honetan, hilaren 24an, 10:45ean hasita, Zamudioko Agirre Lehendakariaren plazan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!