Slash and Roses

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2017-06-06 08:41

Slash estratosferikoa baino estralurtarra da.

Zelako esperientzia musikalak egunotan! Atzo, Zamudioko jaietan Xabi Aburruzagaren kontzertua, zapatuan herriko Kamara Koralagaz beste muetako musikea entzun neban, baina martitzenekoa,… Martitzenekoa berezia izan zan, Guns´n Roses San Mamesen. Egunotan kontzertuari buruzko kritikak entzun izan dotaz. Nire lagun kantari batek kontetan eustan orain gitxi gurean asko salduten dan egunkari batek bere kontzertuari buruzko kritikea egin ebala, kritika gogorra, apurtzailea,… eta kontzertua ez zan egin azken orduko arazoak zirala eta.
 
Ni kontzertuan egon izan nintzan, zin dagizuet. Eta ikaragarria iruditu jatan. Sarrerea erosi neban pentsetan halango talde bat bizitzan behin ikusi behar dala. Ez neban gura aurreko bersinoa ikusi, Axl Rose and friends, baina Slash kitarrajolea estratosferikoa da. Beso biko gitarrea, bersino zirraragarriak eta bandearen betiko kantuak. Maisu lana berea. Bera barik Guns’n Roses ez da bandea bera. Eta, nire ustetan, Slash estratosferikoa baino estralurtarra da, martitzenean ikusitakoaren arabera. Oso gitxitan izan dotan inpresinoa izan neban, kontzertuan zehar ama, zelango kontzertua! esan neutson nire buruari.
 
Egia da hasikeran soinua ez zala ona izan, baina hobetu egin zan kontzertuan zehar. Egia da taldea behetik gora joan izan zala. Eta ia hiru orduko kontzertua eskaini eben. Paradise city  kantan zehar, kontzertuko azkenengoan, Axl korrika ebilen eszenatokiko mutur batetik bestera. Ikusgarria benetan. Eta errepetiduezina....

Hona hemen, Sweet Child O' Mine

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu