Marianismoa ez da marianitoak hartzea lakoa

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2017-03-20 09:44

Marianismoaren sekretua zein dan begibistan dago: Itxaron marianitoa eta txokorra eskuetan bestaldekoek huts egin arte...

Mariano Rajoy eta Susana Diaz. Argazkia: J.M. Prats | Ikusi handiago | Argazki originala
Nok espero eban orain urte bete? Mariano Raxoik ez dauka arerio politiko sendorik. Bere lekutik kenduteko ahaleginetan dabilzanak (oposizinoan dagozala esatea ezin da serio esan) etxe barruko lehiatan dabiz.
Podemosek politikea zaharrean hain normala zan purgea egingo dau Iñigo Errejonen jarraitzaileen kontra eta PSOEko zuzendaritzea orokorrerako hiru hautagai aurkezten dira nor baino nor.
 
 Susana Díezena 3. hautagaitzea da. Orain hilebeteak danok pentsetan genduan Díaz izango zala hautagai bakarra, baina argi geratu da Pedro Sánchezek ez dauela amore emongo. Eta Patxi Lópezi jagokonez, ez dot ondino ulertzen zer egiten dauen saltsa honetan sartuta, prebisinoak eta kalkuluak txarto egin izana ez bada.
 
Eta hau guzti hau gitxi bada, ETA erakundeak iragarri egin dau bere armak non dagozan jakinerazoko dauela. Bost urte daroaz Raxoik ezelango mobimenturik egin barik eta azkenean ETAk orain urte piloa egin behar izan eban iragarpena egin dau. Ez ete dau esango Marianok jazotakoa berak ezebe egin izanaren ondorioa dala!!
 
Ikusitakoaren arabera, marianismoaren sekretua zein dan begibistan dago. Itxaron marianitoa eta txokorra eskuetan bestaldekoek huts egin arte. Orain arte ondo joakola pentsau leiteke. Sarritan pentsau izan dot politikan momentu egokiaren zain egotea inportantea dala, baina ez neban uste politikan serioa zala itxoitea eta itxoitea bapez egiteko. Serioa ez da izango, baina arrakastatsua bai, alafede! 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu