Dana pikutara gu kenduta?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2017-01-05 17:10

2016. urtean mundua aldatu egin dala itsuak be ikusten dau...

Sartaldeko demokraziarik sendoenak populismoren menpean bizi dira, XX. gizaldia egituratu daben nazinoarteko erakundeak be kolokan dagoz. Leku guztietan da nagusi ezegonkortasuna? Ez horixe. Gurean zeozelango normaltasunean bizi gara. Kezkarik haundiena urteotan hezkuntza sistemeak izan dauan beheraldia litzateke.

Sarritan pentsau izan dot hilabete honeetan Sartaldeko jokerarik nagusienen kontra egitea gustetan jakula euskaldunoi. Urteotan egoera eznormalak bizi genduzan indarkeria politikoa dala eta. Europa aspergarri eta garatuak harridureagaz ikusten eban gure txoko honetan bizi genduana.

Eta, era berean, dana pikutara doala emoten dauanean (pentsau gure dot ez dala horrenbesterako izango) guk oreka politiko eta sozialari eusten deutsagu. Populismoak ez dauka horreenbesteko indarrik gure artean, ekonomia ez doa horren txarto (nahiz eta arazoak egon badagozan) eta harrituta ikusten dogu AEBetan, Erresuma Batuan, Italian, Frantzian, Holandan, Alemanian, Hungarian,… emoten diran fenomenoak.

Pentsau daigun zer egin behar dan gure hezkuntza sistemea hobetzeko, baina ez daiogun begirik kendu gure inguruari; bereziak bagara, baina ez gara ez Asterixen herrixkea, ez ugarte bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu