'Keltik'

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2016-11-14 15:47

Gustura baino gusturago nabil Xabi Aburruzagaren azken diskoa entzuten.

Keltik-en trikitrixa dago. Keltik-en mundu atlantikoaren musikea dago. Badagoz Galizako gaitak eta irrintziak. Badagoz ezagutzen ez dodazan musika tresnak. Badago gure musikea entzuteko beste era bat.

Semeak eta biok aluzinatu egiten dogu kantak entzuten. Eta aluzinatu egiten dogu kantak behin eta barriro entzuten. Ikastolatik bueltan Aite, iminiztazu Maestro Zubeldia kanta eskatuten dost.

Mundua ulertezin bihurtzen dan honetan, belarriak gozamena aurkitzen dau Zamudion grabatutako diskoan. Eta, portzierto, aluzinatu egin izan dogu irrintziak botetan noraino ailegau leiteken. Nondik atara eta dau Xabi Aburruzagak Pilar Aresti irrintzilaria? Izen -abizen berak badaukaz be, ez da izango, ez, Alderdi Popularrak urteetan izan eban arpegi publikoa, seguru!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu