Justu Egune

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2016-08-08 17:35

Joan dan Zapatuan Justu Egune ospatu zan Bilboko Arbolantxan.

Karmelo Elorriaga zanaren baserriaren aurrean, Justu eta Pastor sainduen egunaren ohitureari ekiten batu ginan.  Betiko moduan, Abuztuko lehenengo zapatuan egiten da festa.

Familiakoa zan Karmelo, gure aitaren lehengusua. Bere familiak eutsi egiten deutso ohitureari eta urtero urtero giro ederra sortuten da.

Egitaraua be ohikoa: Mezea baserriaren atarian, bertsoak (Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes klasiko bihurtuko dira halaxe segidu ezkero), kopaue eta trikitrixea. Jarraian, herri bazkaria.

Bilbokoak dira parte-hartzaile gehienak, baina Zamudiokoak eta Deriokoak be ez dira falta. Ez da lar ezaguna, baina giro berezi eta goxoa sortuten da urtero urtero. Aurton Manu Legina trikitilariari egin jakon omenaldia. 91 urte daukaz Manuk eta anaia Danigaz batera (80 urte) sasoian dagoala frogatu genduan.

Datorren urtean be hortxe egongo naz!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu