Lau egun baino ez

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2015-09-23 18:11

Zer gertatuko ete da domekan? Nik ezin dot jakin. Baina sudurrak esaten deust hauteskundeen biharamona ez dala bape aspergarria izango.

Lau egun besterik ez dira falta Kataluniako hauteskundeak izan daitezan ta daborduko ezin dira inkesta gehiagorik argitaratu. Baina publiko egin diranak, eta horreen sinisgarritasunea ez da oso handia, bat datoz independentistek jesarlekuetan gehiengoa izango dabela esaterakoan. Botoetan, ostera, danetik esaten da. Batzuek botoetan be gehiengoa atarako dabela pentsetan dabe eta besteek ez dabe halan uste.

Junts pel si koalizinoa berezia da oso. Convergencia eta ERC alderdi zaharrek gehi beste alderdi batzuen zatiek osotuten dabe. Uniotik datozanak, PSCtik datozanak, Iniciativatik alde egindakoak, giza erakundetatik datozanak. CUPeko erradikalak kenduta Kataluniako subiranotasunaren alde dagozan guztiak batuta doaz.

Honeen aurrean unionistak dagoz: Ciutadans, PP, PSOE eta Podemos (Iniciativagaz koalizinoan). Honeek, politika barria egin guran ei dabilz. Soberanistak eta federalistak batuta ei doaz koalizino honetan. Baina inkesten emoitzak argitaratzen dituenek unionistakaz batuten dabe, PPgaz lotuta. Eta burura etorri jat bere garaian halango alderdi bitxia izan genduala: honeek barriak ziran, intelektualak, garbiak, euskaltzaleak. Eta urteak joan urteak etorri PSOEra joan ziran. EE deituten zan. EEko baten batek kargua izan eban Jaurlaritzan PSOEk PPgaz egin eban koalizinoaren ondorioz...

Zer gertatuko ete da domekan? Nik ezin dot jakin. Baina sudurrak esaten deust hauteskundeen biharamona ez dala bape aspergarria izango.

Eta nonok badaki non geratuko dan Unio Democratica de Catalunya eta ministro izateko jaioa zan Duran i Lleida? Ulertezina bere jarrerea azken bolada honetan. Inkestek dinoenez, Kataluniako uritarrak ni bezain nahastauta dagoz azken hilabeteotan hartu izan dauen bideagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu