Greziari buruzko galdera piloa
2015-07-16 19:35Azaleko inpresinoa izan leiteke, baina gero eta komentzituago nago hau ez dala on eta gaiztoen arteko burrukea. Mahaiaren alde biak dabilz errua bestaldekoari erru osoa botaten. Baina albo bietan dago puntu ilunen bat.
Greziako Parlamentuak erreskatea onartu dau. Hamaikatxu diskusino, gorabehera eta erreferenduma pasau eta gero, Europako instituzinoek esandakoa bete beharko dau Greziako gobernuak, erremedio barik. Tsipras Lehen Ministroak ordagoa bota eban kartak mahaiaren kontrako muturrean egozanean eta galdu egin dau.
Ez naz Greziako kontuetan aditua eta ez daukat informazino askorik balorazino zehatza egiteko, baina irakurten danaren arabera ez dot pentsetan egia osoa heltzen jakunik. Zenbat eta gehiago irakurri, orduan eta galdera gehiago pilatuten jataz buruan.
Egia ete da Greziak bere Barne Produktu Gordinaren % 4a gastetan dauela eta Espainiako Estaduak % 1a? Egia ete da lur jauberik haundiena Eleiza ortodoxoa dala eta ez dauela horregaitik zergarik pagetan? Egia ete da Greziako gobernuak zergea ezarri gure ebala online egiten diran apustuen ganean eta Troikak galarazo egin eutsela? Egia ete da greziar gehienek 55 urtegaz edo arinago erretiroa hartuten dabela? Egia ete da administrazinoan ustelkeria oso zabalduta dagoala? Egia ete da Onassis lako aberatsek ez dabela zergarik pagetan?
Azaleko inpresinoa izan leiteke, baina gero eta komentzituago nago hau ez dala on eta gaiztoen arteko burrukea. Mahaiaren alde biak dabilz errua bestaldekoari erru osoa botaten. Baina albo bietan dago puntu ilunen bat. Egoerea arintzeko ez dabe ahal dan guztia egiten pentsetan dot.
Edozelan be, puntu baten zalantzarik ez daukat. Greziako persona xumeen artean topauko doguz pelikulea txar honen galtzailerik nagusienak. Eta euren zoritxarrerako, pelikula hori ez da fikzinoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!