A zelako tristurea!!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2015-06-22 19:51

Gura dabena esango dabe Gure esku dago ekimenaren arduradunek, baina ekitaldi publiko baterako areto handia hartuten danean bete egin behar da bai ala bai.

Gura dabena esango dabe Gure esku dago ekimenaren arduradunek, baina ekitaldi publiko baterako areto handia hartuten danean bete egin behar da bai ala bai.

San Mamesen egon izan nintzan, erabagiteko eskubidearen aldeko eretxia daukadalako, eta tristura haundiagaz atara nintzan. Ez neban igertan aurreko egunotan girorik ekitaldi erraldoia egiteko. Ez neban ikusten jentea mobiduarazoten dauen kaleko girorik. Giro politikoak ez dau laguntzen. Hauteskundeak pasau barri diranean alderdi politikoen inguruan dabilzanak neke moduko bat sentiduten dabe eta, gustau ala ez, honeek dira, alderdi politikoak, gaur egun jentea mobidueragiten dabenak. Gustau ala ez, hau ez da Catalunya.

Eta pena handiagaz atara nintzan ekitaldia ondo baino hobeto pentsauta egoalako. Punta-puntako aurkezle ezagunak (ohi ez bezela, euren eretxi politikoak jentaurrean plazaratzen), musikari bikainak, irudi ikusgarriak (Iribar eta Kortabarria hautestontzia zelaira eroaten)…  jentearen erantzuna baino ez zan falta.

Hobeto pentsau beharko dabe mobimentu horretako antolatzaileek, txarto emondako pausu batek ondorio latza dakar. Jakina, gaurko prentsa unionistan titularra argia zan: Soberanismoak galdu dau indarra. Ekimena bera ez, atzean dagoan idea. Tristea baino tristeagoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu