Nire pasaportea eta biok

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2015-06-02 17:25

Espainarra zara? Eta Ingalaterran hamaikatxu aldiz erantzun nebana izan zan nire erantzuna: My passport is Spanish, but I'am not. I'm basque.

Bartzelonan egon izan nintzan joan dan asteburuan. Ez Finala ikusten, AC/DC taldea ikusten baino. Baina bertan ikusi neban giroa zoragarria izan zan. Katalanak eta bisitariak txundituta egozan zalego zurigorriaren giroa ikusten. Japonia aldetik egongo da nire irudi bat bertako bisitari batzuekaz, eurak irrifartsu, ni kamiseta zurigorriagaz.

ANC, Kataluniako independentziaren alde lanean dabilen alkarteak uriburu osoan zehar eukazan bere erakustokiak. Gustura egozan, halango giroa Athleticegaz baino ez zalako posible: Pentsau, Madrileko talde bategaz, Balentzia beragaz, hau ezinezkoa izango litxake.

Momentu baten neska australiarrak topau nebazan, apur bat galduta Metroan. Montjuiceko gaztelura zelan heldu ez ekien eta norabide bera hartu behar nebanez, lagundu egin neutsen. Baieztatu neban ingelesez txukun moldatzen nazala ondino.

Ez eben ulertu zergaitik egin leitekezan horrenbeste kilometro kirol ikuskizun bat ikusteko. Are gehiago, uste eben zurigorriak zirala bertokoak eta blaugranak kanpokoak. Eta bapatean galdera zuzena egin eustien: Espainarra zara? Eta Ingalaterran hamaikatxu aldiz erantzun nebana izan zan nire erantzuna: My passport is Spanish, but Iam not. I'm basque (Nire pasaportea espainarra da, baina ni ez. Ni euskalduna naz). Ondino ez dakit zer esan gura neban ondo ulertu ete eben. Baina txistuekaz horrenbesteko min hartu daben agintari espainarrek ondo baino hobeto ulertuko leukiela badakit.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu