Desbardina bardina da

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2015-02-02 01:58

Desbardin etiketeak lagunduten dau oraingo denporetan.

Syrizak Grezian irabazi eban eta Podemosek uste dau Espainian irabaziko dauela. Frantzian Front National nagusi da Charlie Hebbdoren kontrako atentaduen osteko hauteskundeetan. Muturreko indarrak sasoian dagoz Europan. Argi dago Grezian tripakaz joan dirala hautestontzietara. Zorrak janda, pobrezia nagusi, desesperazinoak bultzatuta, desbardina dana-ri emon deutsie babesa. Desbardin etiketeak lagunduten dau oraingo denporetan.

Front National desbardina da Frantzian, UKIP desbardina da Britaina Handian, Podemos desbardina da Espainian,... Edozelan be, ikusteko dago zer egingo dauen Greziako gobernu barriak egoereari aurre egiteko. Zorra ez dabela pagauko esan eta gero, ikusteko dago zelan arraio egingo daben Estaduak berak funzionau daian behar daben dirua lortzeko. Ez da erraza ez dala pagauko esatea gaur eta bihar funzionau ahal izateko diru eske hastea.

Modu berean, ikusteko dago noraino ailegauko dan Podemosen ganean ipini dan begi publikoa. Euren programa politikoa baino euren garbitasuna dago jokoan. Iñigo Errejon eta Juan Carlos Monederoren ganean agertu diran eskandaluak ez dira banku bat zulora bialduteko modukoak, baina poderera heldu barik lau txakur txikiren truke halango jokabideak agertuten badabez nork kenduko deusku burutik horreek dasbardinak kasta barria besterik ez dirala?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu