Bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2015-01-14 18:50

Baina Azokatik kanpo zein da euskal kultureak gurean okupetan dauen esparrua? Nire ustetan, Durangoko Azokeak basamortuko espejismoaren itxurea hartu izan dau aspalditik.

Denpora luzean ixilik egon izan naz. Ez da gai faltarik egon izan azken aste honeetan: Durangoko Azokea, Catalunyako jazoerak, Euskal Selekzinoaren partidua, Athleticen egoerea, Podemos OVNI politikoaren gorakadea, Pariseko atentadua eta ondorioak...

Egunotan, arazo personalak dirala eta ez naz kapaz izan. Ezin izan dot pantailan imini burutik pasetan jatana. Eta gauza piloa pasau jataz. Bada sasoia horreek ideiok (edo sasideiok) blogera ekarteko.

Hasteko, gogoan daukat Durangon ikusitakoa eta egun hareetan irakurritakoa, hau da, euskerazko liburuaren osasun ona. Eta nire burua galdetutem dautsat: orduan erositako liburuetatik zenbat dagoz ondino irakurri barik. Zenbat liburu salduko dira euskal liburudendatan oingo astean eta horreetatik zenbat izango dira euskeraz idatzitakoak?

Ez dot esan gura Azokearen kontra nagoanik, inondik inora bez. Gustura noa eta gustura jarraituko dot joaten. Baina Azokatik kanpo zein da euskal kultureak gurean okupetan dauen esparrua? Nire ustetan, Durangoko Azokeak basamortuko espejismoaren itxurea hartu izan dau aspalditik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu