Zorionak, lagun!!
2014-12-17 19:38Ez da harrigarria amerikarrak Europara begira izatea arte kontuetan. Pozgarria da oso euskadun baten lanak Kanadako begiak erakarten dituala jakitea.
Gure artean artista berbea erabilten danean lagunarteko giroan izaten da sarritan. Persona jatorra izaten da artista gurean. Giro ona sortarazoten dauena edota jokabide atsegin eta bihurria daukana.
Harrigarria bada be, Oteiza, Txillida eta Basterretxearen herrian, Guggenheim museoa ikurtzat hartu izan dauen herrian ez doguz gure gaurko artistak behar dan moduan ezagutzen. Koldo Etxebarriak deitu deust gaur goizean Sevillarako bidean egoanean. Estadu mailako bere hamaikagarren saria jasotera joan da. Bere artelanak ez dira ohiko koadroak edota eskulturak, ordenagailuen bidez egindako lanak baino. Berak sortarazoten ditu irudiak aplikazino informatikoen bidetik, sensibilidade berezia agertuz. Bere lana bitxia da oso. Sevillara ez eze, Kanadara be joango da laster beste sari bat jasotera. Emozionauta esaten eustan Ameriketan ez dagoala inor bere moduan artelanak sortzen dituanik.
Ez da harrigarria amerikarrak Europara begira izatea arte kontuetan. Pozgarria da oso euskadun baten lanak Kanadako begiak erakarten dituala jakitea. Arte munduan zer esaterik badaukagula begibistan dago. Zorionak, Koldo!!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!