Zu zara nagusia!! Baina...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-09-02 17:50

Champions Leaguen izango doguz zurigorriak Napoliren kontrako partidatan nagusitu eta gero. Estaduko Ligan igezko nagusitasuna agertuten hasi dira Ernesto Valverderen mutilak. Ez dau emoten Herreraren faltea lar igertan danik.

Dana polita eta argia baina,... Denporaldia luzea da ondino. Ez gaitezan zoratu, ez daigun norabidea galdu. Championsen Athleticen multzoan dagozan taldeak ez dira ospe handikoak, baina honeek partidok irabazi beharra dago. Ligan talde gehienak dagoz ondino osotu barik, baina horreek partidok be irabazi beharra dago.

Talde handiak be arazotan dagozala dirudi, baie honeen jokalari haundiak partidak di-da baten irabazteko gauza dirala danok dakigu. Egongo dira egun handiak eta seguru noz edo noz inok ulertuko ez dauen joko eskaxa; inportanteena, halanda be, denporaldia luzea dala ulertutea izango da. Partidaz partida joan beharko da, itsutu barik eta ahoa berotu barik. Bien bitartean, disfrutau daigun eta arnasa hartu daigun orain datorrena gogorra izango da eta. Hau ez da sprinta, maratoie baino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu