Iluntasun personala, hori bai hori zama!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-08-30 02:09

Uda honetan zerutik infernura pasau naz, argitik iluntasunera, zoriontasunetik atsekabera.

Hamaikatxu gauza pasau dira udan zehar eta ezer aztertu barik pasetan lagaten dotaz. Ez dot kontu personaleri buruz idazten blogean baina egia da egoerea personalak baldintzau egiten dauela munduari begiratuteko ahalmena. Uda honetan zerutik infernura pasau naz, argitik iluntasunera, zoriontasunetik atsekabera eta blogean komentetan dotazan hainbat gauza komentario barik geratu dira.

Komentau beharko da, besteak beste, Ukrania eta Errusiaren arteko tensinoa (gerrea da ia-ia) eta Espainiako sozialistek antolatu daben zirkua. Jakina, aitatu behar da horrek gurean daukan isladea. Zeozer esan beharko litxake Siria eta Iraken artean sortu dan talde islamiar erradikal barriaren ganean. Ez daukat argi ondino krisialdi ekonomikotik atarateko moduan bagagozan ala ez. Eta, hori bai, gure pake prozesua zoritxarreko sugetzarra bihurtu da daborduko. Ahaleginduko naz, ahal izan ezkero, honeek gaiok eta bestelako batzuk ondorengo egun/asteetan garatuten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu