Zelan pagetan dira batzokiak?
2014-08-11 19:44Onartu egin behar dot haserratu nazala Nerea Llanosek eta Iñaki Oiartzabalek batzokien ganean esandakoa entzun nebanean. Ezjakintasuna ezin da izan. Eurena fede txarra besterik ez da.
Herriz herri osotu dan sarea da batzokiena. Tabernea (batzeko tokia) eta politika gunea aldi berean. Erraz ikusteko moduko lekuetan egoten dira batzokiak, EAJ-PNVren sare politikoa herrietan.
Horreetako asko Errepublika garaitik datoz. Gogoratu daigun jeltzaleon burrukea Frankok lapurtutako jabego historikoa berreskuratzeko luzea izan dala. Batzoki izandako hainbat etxe faxisten egoitzak bihurtu ziran gerrearen ondoren.
Franko hil eta gero, batzoki piloa zabaldu ziran Euskadiko herri gehienetan. Zenbait kasutan lapurtutakoa berreskuratu egin eben jeltzaleek. Beste hainbatetan dirua aurreratu behar izan zan lokalak eskuratzeko. Zelan pagau ziran? Militanteek egindako lanari esker. Zenbat patata-tortilla, zenbat txarriboda, zenbat talo eta zenbat txanda tabernetan batzokia pagau ahal izateko!
Ez dot esango PPren militantzia behar egiteko gauza ez danik, baina aurreko belaunaldi jeltzaleek lortutakoak errespetua merezidu dau. Mosu-truke milaka ordu emon zituen ideaa politiko baten alde, lokal xumea pagau ahal izateko. Horixe izan zan pertsona askoren ekarpen politikoa urteetan.
Urteak pasau ziran, gizartea aldatu zan eta beste era batera hasi ziran antolatuten batzokiak. Beste era profesionalago baten, etxeko kutsua galdu eben horretako askok, baina ukaezina da atzean ez dagoala ez Barcenas ez Jaume Matas, hainbat eta hainbat persona langile baizik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!